Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Edurne Mitxeo eta Kepa Etxeberriak elkarrekin sortu duten 'Gau Beltza' ipuinarekin Lezoko aurkezpenean. DV
«Inork ez daki, baina pertsonai guztiak nire ingurutik atera ditut»

«Inork ez daki, baina pertsonai guztiak nire ingurutik atera ditut»

Irundar honek duela hiru urte gau beltzaren festa asmatu zuen Lezon eta orain ipuin bat idatzi du gau horren magiari buruzEdurne Mitxeo Gau beltza alaia izan daiteke

YLENIA BENITO* BIDASOANDV@GMAIL.COM

Martes, 3 de noviembre 2020, 00:23

'Duela urte asko, Jaizkibel mendiaren magalean bizi nintzen.Ez pentsa itxura hau beti izan dudanik, ez, ez. Gure bihotza taupadarik gabe gelditzen denean, honelako mozorroa janzten dugu, urriaren 31n'. Horrela hasten da Edurnek asmatutako gau beltzaren inguruko istorioa. Hemen, gure inguruan, gertatutako istorioa da. Lur, Bizkotxo astoa, aitona Ricardo, Zabarre pirata eta Paquita behiak gau beltzaren esanahia eta sentimendua aldatuko digute. Edurneren urriaren 31an malkoak eta tristura daude bai, baina adiskidetasuna, magia eta sabeleko kilimak indartsuagoak dira. Heriotzaren inguruko sentimenduak aldatu nahi ditu ipuin honek. Atera kandelak eta kalabazak, gure gau beltza hastera doa eta.

– Gau beltza, Edurne, izen horrek ez du tristurarik...

– Guk egiten dugu triste. Beste toki askotan gau hau festa batekin ospatzen dute. Begira, orain gazte guztiak erotuta daude Halloween ospatzen. Amerikarrek horrela egiten dute, baina guk badugu gure modua: gau beltza.

IPUINA«Sei orrialdetik, hirurogei orrialdera pasa nintzen Kepa Etxeberriaren marrazkiekin»GAU BELTZA«Festa, Lezoko kafetegi batean hasi nuen 2016an eta orain herri osoak ospatzen du»

– Zu amerikarrak baino famatuagoa zara eta zure gau beltza festa Lezon ere bai.

– 2016an hasi nintzen festarekin. Lezoko kafetegi batean egiten dut lan eta haur gutxi batzuentzat festa bat antolatzea okurritu zitzaidan. Txutxeak eta jarri nituen eta... pila bat etorri ziren! Esperientzia oso polita izan zen, horregatik hurrengo urtean denbora gehiagorekin prestatu nuen. Bigarren urtean, gainera, Jaione Oyarzabalen 'Cultivando sonrisas' proiektua lagundu genuen. Haur bakoitzak festara ibuprofeno bat ekarri behar zuen sarreraren truke. Izugarria izan zen...

– Zenbat ibuprofeno bildu zenituen?

– Jendeak ez zuen ibuprofeno bat ekartzen, kaxak ekartzen zituzten! Kafetegia topera egon zen eta hurrengo urterako udaletxearekin hitz egin nuen.

– Kafetegia haunditzeko?

– (Barre) Ez ba, herrian festa handi bat egiteko. Gau beltzaren tradizioa berreskuratzeko asmoarekin joan nintzen kultura zinegotziarekin hitz egitera. Kafetegian egin ordez, festa herrian egitea proposatu nien. Orduan, ipuinaren ideia bururatu zitzaidan...

– Gau beltzaren benetako istorioa kontatzeko?

– Bai eta heriotzaz hitz egiteko. Bi alaba ditut eta oso zaila egiten zait heriotzaz hitz egitea. Buruari bueltaka ibili nintzen pertsonai bat sortzeko asmoarekin. Sei orrialdeko ipuina idatzi behar nuen, besterik ez. Gauza txiki bat, baina...

– Magia azaldu zen...

– Bai, Kepa Etxeberriaren magia! Marrazki bat eskatu nion eta izugarria izan zen. Oso politak dira bere marrazkiak eta istorioa handitu egiten dute. Sei orrialdetik, hirurogei orrialdera pasa nin-tzen.

– Eta nola egin duzu 'Gau Beltza' istorioa idazteko?

– Poliki poliki. Ni ez naiz idazlea, ez dut metodorik. Hilabetero leku ezberdin batean aurkitzen nin-tzen istorioarekin. Momentu oso kritiko bat gogoratzen dut. Aste batzuk oso blokeatuta eman nituen. Ezin nuen aurrera egin. Momentu horretan, aita gaixo zegoen. Ospitalean berarekin negoen eta tristuraz betetako sala batean irrifarretsu emakume bat azaldu zen. Ez dakit zer gertatu zen, baina emakume horrek barrutik aldatu ninduen. Etxera iritsi nintzen, segituan idazten hasi nintzen eta istorioak aurrera egin zuen. Ez dakit idazleek zer egiten duten idazteko, baina nik hala egin dut.

– Eta nola sortu dituzu Lur, Mañita, Paquita eta gainontzeko pertsonaiak?

– Inork ez daki, baina pertsonai guztiak nire ingurutik atera ditut. Inspirazioa nire esperien-tzian eta nire ingurukoetan aurkitu dut. (Barre) Aitona Ricardoren etxea, adibidez, nire aiton-amonen baserria da. Nik horrela gogoratzen dut. Eta haiek ere astotxo bat zuten!

– Piratak, Tartalo eta Basajaun ere azaltzen dira...

– Bai, ipuinak denetatik dauka. Abentura edo misterio apur bat nahi nuen istorioa kontatzeko. Txikitan entzuten nituen ipuinak gogoratu nituen eta gustokoa izango nuen istorio bat idaztea erabaki nuen. Txikienak engantxatu nahi nituen!

– Eta lortu al duzu?

– Uste dut baietz. Nire alaba eta ilobekin probatu dut eta asko gustatu zaie. Guraso batzuek ere irakurri dute eta asko gustatu zaiela esan didate. Aita batek kontatu dit negarrez amaitu zuela. Bere amonak gau beltzean kandela bat pizten omen zuen, horrekin gogoratu zen eta negarrez amaitu zuen ipuina. Horrelako gauzak oso politak dira! Pozik nago.

–«Ez dakigu jaio aurretik non gauden, ezta hil ondoren nora joango garen. Dakiguna da, bizi-tza honetan garrantzitsuena bizitzea dela!», diozu ipuinean. Nola bizi beharko genuke gau beltza?

– Lurrek ipuinean dioen moduan: maitasunez gogoratzen ditugun hildakoak gaueko festara gonbidatzen. Munduan gauza asko daude ikusi ezin ditugunak, baina hor daude eta sentitzen ditugu. Zergatik ez ditugu alaitasunez edo maitasunez sentituko?

– Lurren istorioa Lezon gerta-tzen da, baina edonon ospatu dezakegu gau beltzaren festa.

– Hori da! Ni irundarra naiz eta hemen ere horrela ospatzea nahiko nuke. Heriotzak ez du zertan tabu izan behar. Eta txikiek 'el ratoncito Pérez' existitzen dela sinisten badute, zergatik ez dute horrelako istorio bat sinistuko?

– Non aurkitu dezakegu ipuina?

– Atera berri da,'info@gaubeltza.com'-era idatzi eta moldatuko gara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Inork ez daki, baina pertsonai guztiak nire ingurutik atera ditut»