Borrar
Petti musikari beratarra 'Manipulazio estrategiak' diska aurkezteko egindako kontzertu batean.
Petti eta Etxeko Uzta eta Et Incarnatus Orkestra Amaian arituko dira larunbat honetan

Petti eta Etxeko Uzta eta Et Incarnatus Orkestra Amaian arituko dira larunbat honetan

Eneritz Furyakek, euskal musikan bidea egiten ari den musikari irundarrak, irekiko du emanaldia 19.00etatik aurrera

M.A.I.

IRUN.

Jueves, 28 de octubre 2021, 00:32

Beldurraren asteburuan ez da Irunen dena Halloween izango. Proposamen sakon, samur eta kritikoa izango da larunbat honetako protagonista Amaia Kultur Zentroko areto nagusian. Bertara inguratzen denak Petti eta Etxeko Uzta taldeak eta Et Incarnatus Orkestrak musikari naparraren azken diskoaren inguruan prestatutako ikuskizuna izango du eskura eta, aurretik, Eneritz Furyak irundarraren kontzertua jardunaldia irekitzeko.

Hitzordua 19.00etan da eta sarrerak aurretik eros daitezke irun.org/sarrerak webgunean edo Luis Marianoko turismo bulegoan 7,5 euroren truke.

Furyakek, gaztea izanik, urteak daramatza bere ibilbide musikala sendotzen. 2012an, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuaren hastapenetan ekindako Olatu Talkaren korrontean, Kasernarat taldearen gerizpean konposatzen eta jendeaurrean jotzen eta abesten hasi zen.

Manipulazioaren gainean egindako diskoa aurkezten du Pettik, Harkaitz Canoren letrekin Noam Chomskyren testuetan oinarrituak

Egungo bere proposamenak, oso pertsonala, sentibera eta goxoa, Euskal Herri mailako ezagunenetarikoa den ahotsa bilakatu du Furyak; bertako hainbat txokotan zuzenean aritu ez ezik, Europan ere bidaiatu du bere emanaldiekin, Frantzia, Belgika, Alemania, Suitza edo Italia, besteak beste.

Pettiren azken uzta

Apenas urte bat pasa da Zart zigiluarekin Petti musikari beratarrak 'Manipulazio estrategiak' diska aurkeztu zuenetik, hain zuzen, jendearteratzeko lehen aukera Bloody Mary denda irundarrak bere 30. urteurrena ospatzeko programaren barruan Andoainen antolatutako saio batean.

Pettiren lan hau, hamairugarrena bere baitan, Harkaitz Canok sorturtako letrekin eraiki da. Hauek, ordea, Pettik proposatutako Noam Chomskyren testuetan daude oinarrituak. Oso kritikoak dira bai testuak baita diska ere; «ez naiz batere positiboa ikusten dudanarekin», aitortzen zuen Pettik bere lan honen aurkezpenean.

Letratan aurrera egiten duen haserre hori ez da, ordea, musika gogorretan islatzen. Beratarrak argi du rocka eta punka ez direla amorrua adierazteko kode musikatu bakarrak. «Bluesak eta folkak ere badute zer errana horretan. Gauzak errateko modu ezberdinak daude eta aski ongi azaltzen ahal da haserrea samurtasunez».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Petti eta Etxeko Uzta eta Et Incarnatus Orkestra Amaian arituko dira larunbat honetan