Auroroak kalez kale ibili ziren euren kantak abestean, euripean, baina beti umore onean. Dantza egiten animatu zirenak ere izan ziren.

Goizuetan jaiak hasteko motorrak berotu dituzte

Asteburuan, Umore Onako auroroak kalera atera ziren giroa alaitzeko larunbatean eta igandean, umeen txanda izan zen

ELISA BELAUNTZARAN

Martes, 11 de agosto 2015, 00:13

Aurtengo Amabirjin jaiak, ofizialki ostiralean hasiko diren arren, azken asteburu honetan motorrak berotzen joateko bi jai egun bereziak bizi izan dituzte Goizuetan.

Publicidad

Larunbatean, eguraldi tristea eta grisa izan arren, Umore Onako auroroak txuri-gorriz jantzita kalera atera eta giroa alaitu zuten. Aterkiak eskuetan zituztela, eta baten bat katiuskak oinetan zituelarik, kalez kale ibili ziren euren ahotsak finak entzunaraziz.

Ondoren, bazkaria izan zuten eta bertan ere, kantatzeko aukera izan zuten auroroek.

Igandean berriz, Umeen Eguna izan zen eta goizean goiz, Irumaita txarangak diana joko zuen. Gero, Meza, pilota eskolako gaztetxoen pilota partidak eta haurrentzako bazkaria izan ziren.

Arratsaldean, berriz, xake partidak eta jolasak izango ziren eta haurrek primeran pasa zuten Lasturren eskutik, bere xexen eta poniekin. Gero, haurrentzako berendua eta 'Hator magiara!' ikuskizuna izan zuten. Eguna amaitzeko Joxe Angelek eskainitako doinuekin dantza saio batzuk egiteko aukera izan zuten.

Ostiraletik aurrera gehiago

Ostiral honetan, Amabirjin bezperan, Gazte Eguna izango da. 12:00etan, jaiei hasiera emango dien txupinazoa Igandea txarangarekin. Ondoren, erraldoiak eta buruhandiak. Brindisa txosnan 12:30ean izango da. Gazte poteoa Igandea txarangarekin eta 14:30ean, Gazte bazkaria. Ondoren, Gazte bingoa. 17:30ean, Gazte jokoak tabernetan zehar, 'Elektrotxuflarekin'.

Publicidad

Arratsaldeko 19:30ean, Peñaren irteera Ikastolatik antolatu dute. 20:00etan, Gazte txupinazoa eta 00:00etan, Kontzertuak izango dira Gaztetxean. Ordu berean, dantzaldia plazan, Laiotz taldearekin. Ondoren, Igandea txarangarekin parranda.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad