Secciones
Servicios
Destacamos
E.B.
Sábado, 14 de mayo 2016, 00:37
Goizuetako Xalto eskolakoek antolatu dute aurtengo topaketa. Gaur, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako eskolekoek bat egingo dute Andres Narbarte eskola inguruan. Egun guztian zehar izango dute non eta nola primeran pasa Goizuetara hurbiltzen direnek. Aurtengoa Goizueta, Arano, Leitza eta Areso batzen dituen topaketak hamazazpi urte beteko ditu eta Andres Narbarte 'Xalto' eskolakoek 'Erreka bazterrean' abestia prestatu dute edizio berri honetarako.
Abestia denon artean kantatuko dute arratsaldeko, baina bestelako ekintzak ere izango dituzte egunean zehar. Goizeko hamaiketan hasiko da festa herriko plazan; ongi etorria egin eta bioingeneritza taldeak osatuko dituzte prestatu dituzten tailer eta jokuetan partehartzeko, 11:30etik 13:00a arte. Gero, trikitilariekin kalejira egin eta 13:30ean Goizuetako eskolan bazkaria izango da. Bazkal ostean, 15:30ean, festarako apropos sortutako 'Erreka bazterrean' abestia abestuko dute. Gero jokuak izango dira txikienentzat eta gurasoentzat eta koskorrentzakoentzat berriz, futbol partida erraldoia. Indarrak berritzeko berendua izango da gero.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.