Secciones
Servicios
Destacamos
ELISA BELAUNTZARAN
Jueves, 18 de agosto 2016, 00:20
Amabirjin jaiak amai-tzear daude Goizuetan, baina azken eguna izan arren egun berezia eta handia izaten da fiestetako laugarrena. Peñen eguna dute gaur Goizuetan eta parranda egiteko primerako aukera izango dute bertakoek eta bertaratzen direnek.
Eguerdiko 12:30ean, Umore Ona peñaren irteera egingo da ikastolako tabernatik. Ordu horretan, bestalde, umeen pilota partida jokatuko da. Urteroko ohiturari jarraituz, Goizueta eta Aranoren arteko norgehiagoka jokatuko da. 15:00etan, mahai inguruan bilduko dira goizuetarrak Umore Ona peñaren bazkaria izango baita ikastolan. Gero, bapo bazkaldu ondoren, 17:00ak aldera, Umore Ona peñaren kalejira Igandea txarangarekin. 19:00etan, berriz, Zozongo batukada kaleetan barrena eta 20:30ean, Iratzar taldearekin dantzaldia plazan. Gaueko 00:00etan udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia izango da Igandea txarangarekin eta ondoren, Iratzar taldearekin dantza saio batzuk egiteko aukera egongo da plazan. Gero, Igandea txaragarekin kaleetan zehar primerako giroa izango da.
Sagardo onena Goizuetan
Atzokoan, berriz, Gipuzkoa eta Nafarroako sagardoegile onenen parte hartzearekin sagardo dastaketa egin zen plazan. Lagun ugari bertaratu ziren eta Igandea txarangak alaiturik dantza egiteko aukera egon zen giro onenean. Arratsaldean, Umore Ona dantza taldeko kideek emanaldi bikaina eskaini zuten eskolan. Gero, Voces Navarras taldearen eskutik nafar jotak entzuteko aukera izan zuten goizuetarrek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.