Andoain
Altxa Burua taldeak lau saio egingo ditu Andoainen datozen asteetanSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Altxa Burua taldeak lau saio egingo ditu Andoainen datozen asteetanEl Diario Vasco
andoain.
Martes, 11 de marzo 2025, 20:06
Altxa Burua guraso-talde baten ekimenez sortu zen, mugikorren erabilerak haurrengan zuen eraginez kezkatuta. Euskal Herri osoan zabaldu da ekimena eta, datorren astean, Andoaingo guraso talde bati esker, formakuntza saioak hasiko dira. Udalaren laguntza izan du Altxa Burua ekimenak eta gurasoei zuzendutako hitzaldi hauek Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano psicologoek emango dituzte.
Saio gehienak Bastero kulturgunean izango dira, azkena izan ezik, Urigain kultur etxean burutuko baita. Bertaratzeko ez da aldez aurretik izena eman beharko; sarrera librea eta doakoa da.
Honela, lehenengo saioa Andoainen, datorren asteko astelehenean, hau da, martxoaren 17an, izango da. 'Mugikorren auziaren formazio integrala' izenburupean, arratsaldeko 17:30etik 19:30era Basteron. Egun bat geroago, hilaren 18an, ordu eta leku berean, 'Osasun mentalean barrena' saioa antolatu da. Hirugarren hitzordua, martxoaren 24ean izango da, 17:30etik 19:30era, Basteron. 'Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia' izenburupean. Eta amaitzeko, hilak 25ean, 16:00etatik 18:00etara, oraingo honetan, Urigain kultur etxean, 'Sare sozialen arrisku eta erabilera formazioa' saioarekin amaituko da ekimena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Falcon Crest, el bar que vuelve a Pasaia
Begoña del Teso
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.