Andoain
Ana Galarraga Aiestaran kazetaria, 2024ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren ohorezko mugarriaAndoain
Ana Galarraga Aiestaran kazetaria, 2024ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren ohorezko mugarriaM.C.
andoain.
Lunes, 4 de noviembre 2024, 20:00
Azaroaren 27an izango da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren ekitaldia, eta han 'Kazetaritza Saria' eta 'Komunikazio Saria' nortzuk diren jakinarazteaz gain, Ana Galarraga Aiestaranek jasoko du ohorezko mugarria.
Publicidad
Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, 1960) Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzian eta Teknologian lizentziatua da eta zientzia-komunikazioan aritzen da batik bat Elhuyarreko zientzia ataletik. Zehazki, Elhuyar zientzia-dibulgazioko aldizkariaren eta zientzia eta teknologia ikuspuntu feministatik lantzen dituen 'Uhin Ultramoreak' podcastaren zuzendarikidea da, eta hainbat hedabidetan argitaratzen du: Elhuyarrenzientzia.eus atarian eta Berria egunkarian esaterako, baina baita Mastodon.eus eta X/Twitter plataforma digitaletan ere. Dibulgatzaile jori eta eskuzabala da. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak Galarragak idatzitako 250 artikulu baino gehiago biltzen ditu.
Hiru eremu dira nabarmentzekoak, gutxienez, Ana Galarragaren ekarpenean: lehenik, desinformazioa nonahi dugun garai honetan zientzia-dibulgazioaren garrantzia mahai gainean jartzeko egiten duen ahalegin eta ekoizpen aparta; bigarrenik, iparrorratz darabilen ikuspegi feminista, asko aurreratua dugun arren oraindik ere erresistentziak -erresistentzia eraberrituak- eragiten dituen gaia ere baden garaiotan; eta, hirugarrenik, komunikazio jarduna euskaraz eta zero kilometrotik egitea, gertuko begirada hori geruza globalekin ere osatuta hainbat plataforma, formatu eta esparrutan (prentsa, hitzaldiak, podcasta, plataforma digital komertzial zein libreak, eta beste). «Zientziaren protoi bihurtu du feminismoa eta elektroi euskara. Dena aldatzen eta aldatzeko ari den atomoetako bat da. Erreplikatzeko moduko eredua», adierazi dute arduradunek.
Horregatik guztiagatik, eta beste arrazoiengatik, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak izendatu du Ana Galarraga Aiestaran aurtengo ohorezko mugarria eta azaroaren 27an eszenatoki gainera deituko du Xabier Laka eskultoreak mugarri honetarako sortutako oroitikurra jaso dezan.
'Kazetaritza Saria' eta 'Komunikazio Saria' ataletarako finalisten izenak bihar jakinaraziko dira. Sariak erabakiko dituen epaimahaia ondorengoek osatzen dute: Miren Berasategi (Deustuko irakasle eta ikerlaria), Eneko Bidegain (idazlea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea), Itxaro Borda (idazlea eta prentsa kolaboratzailea), Angel Erro (idazlea eta itzultzailea), Pantxika Maitia (kazetaria), Libe Mimenza (UPVko irakaslea eta ikerlaria), Marta Lasa (mahaiburua eta Udaleko Euskarako zinegotzia), eta Arantza Aguado (idazkaria eta Udaleko Euskara teknikaria).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.