Borrar

Andoain

Andoain, erakunde aitzindarietakoa egitasmo honetan

Martes, 15 de abril 2025, 20:04

Euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzeko helburuarekin, batean eta bestean badira euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren saltokiak, enpresak eta entitateak identifikatzen dituzten ziurtagiriak, bezeroek eta herritar guztiek jakin dezaten bertan euskaraz egin ahal izango dutela.

2023an, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak gaitasuna identifikatzen eta aitortzen duen marka bateratua hau sortu zuten eta euskararen lurralde guztietara zabaltzen joan dira. Imanol Goenaga EAJ-PNV-ko bozeramailearen iritziz, «Andoain aitzindari izan da Euskaraz Barra barra marka bateratuaren aterkipean euskaraz hitzegiteko guneak identifikatzen, 2022an ekimena martxan jarri genuenetik, gero eta merkatari eta ostalari gehiagok bat egin dute». Gogoratu duenez, «markaren hasieran eta prozesu pilotuan, Andoain herri sustatzaileetako bat izan da eta EAJ-ren bultzadari esker, azken aurrekontu akordioetan ere islatu dena». Programak 12.500 euroko partida izatea negoziatu dute jeltzaleek gobernu taldearekin.

Marka bateratu horren helburua da bezero euskaldunei adieraztea euskaraz egiteko aukera dutela leku edo entitate horretan, 'Euskaraz Barra-barra' zigilua duten guneetan bermatuta egongo delako euskaraz ulertuko duen langileren bat izango dela beti. Marka Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, baina Andoainen, Udalaren Euskara Zerbitzuak egiten du lanketa, zalantzak argituz eta ekimenaren nondik norakoak zehaztuz. Beraz, establezimenduren batek marka eskuratu edo informazio gehiago nahiko balu, Euskara Zerbitzuarekin jarri behar du harremanetan (943 300 831 zenbakian edo euskarazerbitzua@andoain.eus).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Andoain, erakunde aitzindarietakoa egitasmo honetan