
Andoain
Andoain Laburrean bideo lehiaketaren edizio berria dagoeneko martxan daSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Andoain Laburrean bideo lehiaketaren edizio berria dagoeneko martxan daAndoaingo Udalak Zine eta Bideo Eskolarekin (Escivi) batera antolatzen duen lehiaketa honek, hamar urte betetzen ditu 2025eko edizio honetan. Urte hauetan zehar argi geratu da «aurkezturiko lanen mailan emandako hobekuntza eta gazteen parte hartzeko interesa», adierazi dute arduradunek.
Ainhoa Aiertzak, Esciviko ordezkariak, eta Marta Lasak, euskara zinegotziak, lehiaketaren inguruko xehetasunak eman zituzten. «Urtero antolatzen den lehiaketa honek, ikus-entzunezko munduan mugitzen diren zaleen artean interesa piztea du helburua, batez ere arlo honetako profesionalak izan nahi duten eta horretarako formazioa jasotzen ari diren gazteei aukera eman nahi diegu beren lanak pantailaratzeko eta publiko egiteko. Era berean, ekimen honen bidez euskarazko ikus-entzunezkoen panorama elikatzeko ahalegina egiten dugu. Izan ere, oinarrietan agertzen den moduan 'bideo laburrean hizkuntza eduki guztiak euskaraz izan beharko dira'», azaldu zuten.
Aurten edozein adineko pertsona ez-profesionalek hartu ahal izango dute parte, eta bideo laburra osatzerakoan gai librea izango dute, baina 'Leiho bat' azaldu beharko da ikus-entzunez-koan, «izan zeharka, izan istorioaren elementu garrantzitsu gisa». Gainera, lanek lehiaketa honetarako bereziki sortuak izan behar dute. Aurkezten diren bideoek 2024ko otsailaren 1etik 2025eko maiatzaren 19ra bitartean errodatuak behar dute izan, originalak, eta argitaratu gabeak. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik», jakinarazi dute.
Lehiaketa honen lehenengo saria 500 eurokoa izango da, eta bigarrena, 300 eurokoa. Bestalde, aurreko ediziootan bezala, 'ikuslearen saria' deiturikoa ere izango da. «Ikusleek www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean bozkatu ahal izango dute bere bideo laburrik gogokoena, maia-tzaren 23tik 31ra, eta boto gehien jasotzen duen bideoaren egileak 150 euros jasoko ditu».
Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 19a izango da. «https://labur.eus/andoainlaburrean estekan dagoen formularioa bete, eta, jarraian, My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bideoak bidali beharko dira euskarazerbitzua@andoain.eus postara, .mov edo .mp4 formatuetan. Sari banaketa 2025eko ekainaren 4an izango da, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan arratsaldeko 19:00etan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.