Borrar
Agerraldian, Andoaingo eta Adunako Axeri Dantzako kideaz gain, Olagain Txistulari Elkarteko kideak eta Udal ordezkariak elkartu ziren. AXERI DANTZA
Andoaingo Axeri Dantza Elkarteak urte osorako ekitaldi-sorta aurkeztu du

Andoain

Andoaingo Axeri Dantza Elkarteak urte osorako ekitaldi-sorta aurkeztu du

Mende erdia beteko da Axeri Dantza berreskuratu zela eta hainbat egitasmo burutuko dira horren bueltan

María Cortés

Andoain

Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:29

Goikoplazan elkartuta, Andoain eta Adunan Axeri Dantza berreskuratu zeneko 50. urteurrena ospatzeko aurten burutuko diren ekintzen berri eman zuten duela egun batzuk. Juantxo Arregi axerien buruzagi ohiak, Izaskun Beraza egungo buruzagiak eta Ianire Huizi axeri dantzariak azaldu zituzte ospakizunaren zergatia eta ekitaldi-sorta.

Berazak hartu zuen hitza, eta, aurtengoa, «Andoaingo herriarentzat eta bere kultur ondarearentzat urte garrantzitsua» dela adierazi zuen. Zergatik?, azaldu zutenez, «Adunan eta Andoainen Axeri Dantza berreskuratu zela 50 urte betetzen dira. Hori dela eta, Axeri Dantza urte osoan presente egon dadin hainbat ekimen antolatu ditugu, besteak beste, duela mende erdi berreskuratze lan hartan aritu zirenei aitortza egiteko eta Andoainen eta Adunan soilik egiten den dantza hau balioan jartzeko».

Axeri Dantza parekidea

Bestalde, ez zuten ahantzi nahi izan aurten modu bikoitzean ospatzeko asmoa daukatela. «Mende erdia betetze hutsa ospakizunetarako arrazoi nahiko ez balitz, bada azpimarratu gabe utzi nahi ez dugun efemeride bat. Hain zuzen, 25 urte beteko baitira Andoaingo Axeri Dantzan emakumeek lehen aldiz parte hartu zutenetik. Edo beste modu batera esanda, 25 urte darama-tzagu herriko ondare den Axeri Dantza modu parekidean plazaratzen. Eta hori ere ospatu nahi dugu». Era horretan, «modu xumean, baina garenaz harro», hainbat ekimen prestatzen ari dira Udalaren laguntzarekin.

Andoaingo Inauteriei ongietorria emango dien urteroko Puska Biltze tradizionala aipatu zuten hasteko. «Herriko Goiburu auzoko baserri eta etxe ataritan ibiliko dira axeriak, larunbatean, hilak 15», adierazi zuten.

Bestalde, ospakizunari zuzenean lotuta, prestatzen ari diren zenbait ekitaldia aipatu zituzte: hala nola, 50 urteko historia bilduko duen erakusketa Basteron; emakumeen partaidetza aztertuko duen mahai-ingurua; dan-tzari, dantzari-ohi, ikusle, jarrai-tzaile edo Axeri Dantza maite duen oro bilduko dituen bazkari berezia ekainaren 24an (dantzaren ostean); merchandaising ugaria; edota, ikus-entzunezkoa.

Azkenik, Berazak ekitaldi gehiago izango direla ere ziurtatu zuen, «hau guztia izango da, baina ez hau bakarrik. Gogotsu gaude eta martxan dagoeneko. Besterik gabe, urteurren ekitaldi hauetan guztietan elkar ikusiko dugulakoan. Urte askotarako Andoaingo Axeri Dantza!».

Agerraldian, izan ziren, axeri dantzariez gain, Olagain Txistulari Elkarteko kideak, Adunako Axeri Dantzako kideak eta baita ere, Udal ordezkariak, hots, Marta Lasa Kultura zinegotzia, Aritz Alkain eta Belen Gonzalez PSE-EEko zinegotziak eta EAJ-PNV-ko Idoia Mikelez zinegotzia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Andoaingo Axeri Dantza Elkarteak urte osorako ekitaldi-sorta aurkeztu du