Andoain
Andoaingo Axeri Dantza Elkarteak urte osorako ekitaldi-sorta aurkeztu duAndoain
Andoaingo Axeri Dantza Elkarteak urte osorako ekitaldi-sorta aurkeztu duGoikoplazan elkartuta, Andoain eta Adunan Axeri Dantza berreskuratu zeneko 50. urteurrena ospatzeko aurten burutuko diren ekintzen berri eman zuten duela egun batzuk. Juantxo Arregi axerien buruzagi ohiak, Izaskun Beraza egungo buruzagiak eta Ianire Huizi axeri dantzariak azaldu zituzte ospakizunaren zergatia eta ekitaldi-sorta.
Publicidad
Berazak hartu zuen hitza, eta, aurtengoa, «Andoaingo herriarentzat eta bere kultur ondarearentzat urte garrantzitsua» dela adierazi zuen. Zergatik?, azaldu zutenez, «Adunan eta Andoainen Axeri Dantza berreskuratu zela 50 urte betetzen dira. Hori dela eta, Axeri Dantza urte osoan presente egon dadin hainbat ekimen antolatu ditugu, besteak beste, duela mende erdi berreskuratze lan hartan aritu zirenei aitortza egiteko eta Andoainen eta Adunan soilik egiten den dantza hau balioan jartzeko».
Bestalde, ez zuten ahantzi nahi izan aurten modu bikoitzean ospatzeko asmoa daukatela. «Mende erdia betetze hutsa ospakizunetarako arrazoi nahiko ez balitz, bada azpimarratu gabe utzi nahi ez dugun efemeride bat. Hain zuzen, 25 urte beteko baitira Andoaingo Axeri Dantzan emakumeek lehen aldiz parte hartu zutenetik. Edo beste modu batera esanda, 25 urte darama-tzagu herriko ondare den Axeri Dantza modu parekidean plazaratzen. Eta hori ere ospatu nahi dugu». Era horretan, «modu xumean, baina garenaz harro», hainbat ekimen prestatzen ari dira Udalaren laguntzarekin.
Andoaingo Inauteriei ongietorria emango dien urteroko Puska Biltze tradizionala aipatu zuten hasteko. «Herriko Goiburu auzoko baserri eta etxe ataritan ibiliko dira axeriak, larunbatean, hilak 15», adierazi zuten.
Bestalde, ospakizunari zuzenean lotuta, prestatzen ari diren zenbait ekitaldia aipatu zituzte: hala nola, 50 urteko historia bilduko duen erakusketa Basteron; emakumeen partaidetza aztertuko duen mahai-ingurua; dan-tzari, dantzari-ohi, ikusle, jarrai-tzaile edo Axeri Dantza maite duen oro bilduko dituen bazkari berezia ekainaren 24an (dantzaren ostean); merchandaising ugaria; edota, ikus-entzunezkoa.
Publicidad
Azkenik, Berazak ekitaldi gehiago izango direla ere ziurtatu zuen, «hau guztia izango da, baina ez hau bakarrik. Gogotsu gaude eta martxan dagoeneko. Besterik gabe, urteurren ekitaldi hauetan guztietan elkar ikusiko dugulakoan. Urte askotarako Andoaingo Axeri Dantza!».
Agerraldian, izan ziren, axeri dantzariez gain, Olagain Txistulari Elkarteko kideak, Adunako Axeri Dantzako kideak eta baita ere, Udal ordezkariak, hots, Marta Lasa Kultura zinegotzia, Aritz Alkain eta Belen Gonzalez PSE-EEko zinegotziak eta EAJ-PNV-ko Idoia Mikelez zinegotzia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.