Borrar

Andoain

Andoaingo lehen Lanbide Heziketako azoka gaur goizean egingo da

Plaza Morean izango da ekimena, 10:00etatik 13:00etara, baina euria egingo balu, Ondarreta ikastetxeko aterpean izango litzateke

María Cortés

andoain.

Viernes, 28 de marzo 2025, 19:48

Lehen aldiz Andoainen, Plaza Morea inguruan, edo euriarekin Ondarretako aterpean, Lanbide Heziketako Azoka egingo da gaur goizean. La Salle Berrozpe ikastetxeak, Leizaran Institutuak eta Zine eta Bideo Eskolak lehen aldiz antolatu dute Andoainen mota horretako ekimen bat. Hiru ikastetxeetako ordezkariak 10:00etatik 13:00etara bilduko dira eta bakoitzak bere eskolaren eta aurtengo heziketako zikloen eskaintza aurkeztuko du. Interesa duen orok hurbiletik ezagutu ahal izango du egindako lana. Eguerdiko 12:00etan, Andoaingo alkate Andoni Alvarezek eta ikastetxe bakoitzeko arduradunek hitzaldi txiki bat emango dute, eskaintzen duten lanbide-heziketari eta lan-metodologiari buruzko informazio zehatzagoa emateko.

Hiru aukera ezberdin

Udaletxean egin zen aurkezpenean, Andoaingo Alkateak azaldu zuenez, «beharbada, Andoaingo herritar askok ez dute behar bezala ezagutzen bertako ikastetxeek Lanbide Heziketaren arloan daukaten eskaintza aniztasuna. Hain zuzen, aberastasun hori ikusaraztea da Azokaren helburua». Izan ere, herrian Lanbide Heziketaren arloan lan egiten duten hiru ikastetxeek 16 eskain-tza edo ikasketa ziklo desberdin ikasteko aukera ematen dute, eta horiexen gaineko xehetasunak emango dituzte Azokan, gaur.

Bertan ere, hiru ikastetxetako ordezkariek poza azaldu zuten azokaren antolaketak elkarlanerako aukera eman dielako batetik, eta bestetik, euren eskaintza gizarteratu ahal izango dutelako. Andoaingo ikastetxe hauetako ordezkariek, beren ikastetxearen historia eta filosofia deskriba-tzeaz gain, gaur egun eskaintzen dutena azaltzeko aukera izan zuten. La Salle Berrozpe ikastetxeak 3 ardatz nagusitan oinarritzen da bere heziketa-eredua: kidetza, berrikuntza eta iraunkortasuna. Leizaran Institutua, berriz, Andoaingo ikastetxe publikoa da, eta DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako zikloak eskain-tzen dira. Gipuzkoan, ikastetxe aitzindaria da lanbide-heziketan, 20 urteko ibilbide eta esperien-tzia luzearekin. Eta azkenik, Escivi zinema eta bideo arloko Euskal Herriko eskola nagusia da. Bideo-eskolaren eskaintza akademikoak lanbide-heziketako programa sorta zabala biltzen du: irudiari eta soinuari buruzko goi-mailako eta erdi-mailako zikloetatik hasi, eta ekoizpen zinematografikoan eta ikus-entzunezkoen hainbat arlotan espezializatutako master eta ikastaroetara arte».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Andoaingo lehen Lanbide Heziketako azoka gaur goizean egingo da