Andoain
Andoaingo txotx denboraldiaren irekiera-ekitaldia, bihar GaztañaganSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Andoaingo txotx denboraldiaren irekiera-ekitaldia, bihar GaztañaganTxotx denboraldia hemen da, urteko saio honetan egutegian markatuta egoten den hitzordua. Duela aste batzuk, Euskal Herriko sagardogileek 2025eko sagardotegi denboraldia aurkeztu zuten Donostiako Konstituzio Plazan eta atzo, Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin zen Txotx irekiera ofiziala.
Andoainen kasuan, Gaztañaga sagardotegian izango da bihar, hilak 17, ... 20:00etatik aurrera txotx denboraldiaren irekiera-ekitaldia. Xehetasunak aurkezteko, aste honetan bertan, aipatutako sagardotegia, bildu ziren arduradunek.
Buruntza Auzo Elkarteak, Punttuka Bertso Eskolak eta Gaztañaga eta Mizpiradi sagardotegiek, herriko Udalaren laguntzarekin, antolatu dute ekitaldia. Antolatzaileek azaldu zuten bezala, «txandaka izango da txotx garaiaren irekitze ekitaldia, urtez urte. Aurten Gaztañagan izango da eta datorren urtean, Mizpiradin ».
Andoni Alvarezek (Andoaingo alkatea), Ainhoa Aiertzak (Buruntza Kultur Elkartea), Ion Belokik (irekitze ofizialeko protagonista), Axier Gaztañagak (Gaztañaga sagardotegia) eta Jon Mikel Arruabarrenak (Mizpiradi sagardotegia) egin zuten Andoainen lehenbiziko aldiz ospatuko den ekitaldiaren aurkezpena. Iragarri dutenez, Punttuka Bertso Eskolako kideek eta Sebastian Lizaso bertsolariak bertsotan jardungo dira afarian eta Aire Eire musika taldeak ere joko du bertan.
Arduradunek azaldu dutenez, afarira joateko, honako bi telefono jarri dituzte aukeran biharko txartela eskuratzeko: 630 122 562 edo 943 59 19 68. Gaur, urtarrilak 16, eguerdiko 13:00etan itxiko dute izena emateko epea. Egun horretako sagardotegiko menuak 35 euro balio du.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.