Soka-dantza ostiral goizean ospatuko da. AIURRI

Andoain

Aurten ere Buruntzako auzoa jaietan murgilduko da ostegun eta ostiral honetan

'Kale Gorrian' kaleko antzezlanarekin hasiko da ostegun arratsaldean, 19:30ean, antolatutako programazioa

El Diario Vasco

Andoain.

Miércoles, 14 de agosto 2024, 20:31

Uda garaian herriko auzo ezberdinetan beraien jaiak ospatzen dituzte. Urtero bezala, Buruntzako bizilagunen momentua iritsi da. Ostegun eta ostiralean hainbat ekintza antolatu dituzte.

Publicidad

Ostegun arratsaldean, 19:30ean, 'Kale gorrian' antzezlana ikus ahal izango da, euskaraz. Ondoren, 20:30etik aurrera, patata tortilla eta postre lehiaketa. Haur-gaztetxoen eta helduen sariak banatuko dira. Sariak: 50 euroko bonoa, Salkinera atxikitutako dendetan kontsumitzeko. Gauean berriz, Luhartz taldearekin erromeria. Ospakizun guztiak Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean izango dira.

Ostiralean, San Roke

Ostirala, San Roke eguna izanik, jai egitarau bete-betearekin gozatu dute Buruntzako auzotarrek eta bertara hurbildu diren gainerako lagunek. Egitaraua 10:00etan hasiko da, Txistularien kalejirarekin, Buruntza auzoan barrena. Ondoren, auzoko hildakoen omenez, meza ospatuko da Buruntzako San Martin eliza zenaren aztarnategian.

Soka-dantza, txistularien eta Urkiko kideen parte hartzearekin, Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean, 11:00etan izango da. Ondoren, Gora Kaletxiki txarangaren irteera.

Eguerdiko 12:15ean, binakako toka txapelketa mistoa jokatuko da. Eta bertsolarien txanda, 13:00etan, Aitor Mendiluze eta Agin Labururen saioarekin. Ondoren, bertso-bazkaria Gaztañagan, bertsolariekin.

Arratsaldean berriz, 18:00etatik 20:00etara, Elustondo anai-arrebak alaituko dute auzoa, Gaztañagaren kanpoaldean. Eta eguna ondo bukatzeko, Susana Cencillo eta Garazi Kamioren 'Konpasetan', bidai intimo bat emakumeen istorietan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad