Andoain

Aurten ere lehiaketa bitartez hautatuko diraUdaleko Egutegia osatuko duten argazkiak

María Cortés

ANDOAIN.

Martes, 1 de octubre 2024, 20:25

Udalak, aurreko urtetan bezala, datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketa baten bitartez aukeratuak ateratzen diren 12 argazkiekin.

Publicidad

Argazki saridun bakoitzaren egileak 150 euroko saria jasoko du, Salkineko dendetan gastatzeko bonoetan eta pertsona berak sari bakarra jaso ahal izango du.

Gaiari dagokionez, 'Merkataritza Andoainen' da zortzigarren edizio honetan aukeratu dena. Argazkiak argitaratu-gabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake. Aukeratu den argazkian azaltzen diren pertsonak identifikagarriak balira, egutegian azaltzeko haien baimena aurkeztu beharko da. Partehartzaileek 16 urte gorakoak izan behar dute ere.

Aurkezteko epea irekita dago jadanik, urriaren 31 arte. Udaletxeko www.andoain.eus webgunearen bitartez egin beharko da aurkezpen hori. Emaitzak azaroaren 15a baino lehenago jakinaraziko dira. Informazio gehiago, webgunean bertan izango da eskuragarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad