![Aurtengo kurtsorako matrikulazio kanpaina zabalik dago AEKn](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/09/21/98168013--1200x840.jpg)
Andoain
Aurtengo kurtsorako matrikulazio kanpaina zabalik dago AEKnSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Aurtengo kurtsorako matrikulazio kanpaina zabalik dago AEKnAEK euskaltegiak 24-25 ikasturteari hasiera emango dio eta astelehenerarte dago matrikulatzeko epea zabalik. Azterketa ofizialak prestatzeko, batxilergoko ikasleentzako C1 mailako ikastaroak, guraso taldeak, mintzamena lantzeko taldeak, merkararientzako ikastaroak... eskaintza zabala aurkeztu zuen herriko AEK euskaltegiak. «Irailaren 23ra bitarte matrikulazio kanpaina zabalik dago. Maila guztiak ditugu aukeran, autoikaskuntza ere. Ikasleak behar duen ordutegia prest dugu, eta aukera zabala da: goizez, arratsaldez nahiz iluntzean ikasteko taldeak daude», adierazi zuen Diana de Castro, Andoaingo zentroko zuzendariak. Mintzalagunen taldea ere martxan izango da, «aurreko urteetako arrakastari jarraipena emanez».
Eta euskaltegiek erraztasunak ematen badituzte euskara ikasi edo indartzeko, are gehiago errazten dute bestelako erakundeek dirulaguntzekin. «HABEk, adibidez, iaz dirulaguntza berria zabaldu zuen 16-18 urte bitarteko gazteei begira eta aurten ere martxan dago. 24 euroren truke, adin tarte horretako ikasleek C1 maila prestatzeko aukera izango dute. Gazte horiek, bestalde, 49 euro ordainduta ikasturte osoko ikastaroetan izena eman ahalko dute», adierazi dute AEK-n.
Gainera, Udalak diruz lagundutako ikastaroak dira. «Alde batetik, haurra eskolan dagoela baliatuta, gurasoei begira A1 mailako taldeak osatu nahi ditugu ikastetxeetan. Eta merkariariak eta ostalariak gogoan, astean behin elkartzeko taldea osatu nahi dugu», adierazi zuen Marta Lasa zinegotziak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.