Borrar
Andoainen Euskaraz Barra-barra kanpainaren aurkezpena egin dute Kuttun kafetegiaren kanpoaldean.
'Barra-barra' kanpaina ezagutarazteko kanpaina jarri du abian Udalak

Andoain

'Barra-barra' kanpaina ezagutarazteko kanpaina jarri du abian Udalak

Egitasmoan parte hartuko duten 100 saltokietan euskarri bat jarriko dute, «bezeroek haren berri izan dezaten»

María Cortés

Andoain

Martes, 15 de abril 2025

Euskaraz Barra-barra egitasmoa duela bi urte sortu zuten Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakundeak, eta, beraz, Euskal Herri osoan zabaldu den eta zabaltzen jarraitzen duten izena da. Marka hori duten saltoki, erakunde eta bestelako guneetan, bezero euskaldunei adierazten zaie leku horietan euskaraz egin dezaketela.

'Barra-barra' zigilua eskuratzeko gutxieneko baldintza da bereizgarria duen saltokiko langileek bezero euskaldunaren mezuak ulertzea; alegia, bezero hori hizkuntza aldatzera ez behartzea. Hala, Barra-barra marka duten saltoki, erakunde eta bestelako guneetan bermatuta dago, gune hori jendearentzat zabalik dagoen bitartean, gutxienez langile batek baduela euskaraz ulertzeko gaitasun nahikoa.

Andoainen jadanik 100 saltokik dute bereizgarria. Guztira, 226 merkataritza-establezimendu daude Andoainen, eta, beraz, ia erdiek dute gaur egun Barra-barra marka. Izan ere, Andoaingo datu soziolinguistikoen arabera, andoaindarren % 73,1ek euskara ulertzeko gaitasuna du. Beraz, agian uste baino jende gehiagok ulertzen du euskara. «Hala eta guztiz ere, uste da andoaindar askok ez dutela ezagutzen Barra- barra marka. Hori dela eta, marka ezagutzera emateko asmoz, kanpaina bat jarri dugu abian Andoaingo Udaleko Euskara Zerbi-tzuak. Hain zuzen, Euskara Barra-barra zer den eta Andoaingo datuak zein diren azaltzen duen euskarri bat egin du. Barra-barra duten 100 saltokietan jarriko da euskarria, ondo ikusten den leku batean, bezeroek horren berri izan dezaten», adierazi zuen Marta Lasa zinegotziak. Horrez gain, Barra-barra marka duten Andoaingo taberna eta jatetxeetan, ahozapitako batzuk banatuko dira, aipatutako informazioarekin.

Diru-laguntzak

Bukatzeko, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak onartu berri ditu saltokien kanpoaldeko nahiz barrualdeko errotulazioa eta hizkuntza-paisaia eta, halaber, webgune edo programa informatikoak euskara hutsean edo elebitan jartzeko diru-laguntzak. «Eta horrez gain, euskara ikasteko %100 arteko dirulaguntzak eskaintzen dira», gogoratu dute arduradunek.

Informazio gehiago andoaindarraeuskaraz.eus webgunean edota udaleko Euskara Zerbitzura deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Barra-barra' kanpaina ezagutarazteko kanpaina jarri du abian Udalak