Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Andoain

Bertsokleta ekimena ospatuko da igande honetan Goikoplazatik Otieta parkera

El Diario Vasco

andoain.

Miércoles, 9 de octubre 2024, 20:23

Igandean ospatuko da 'Bertsokleta' ekimena. «Euskara eta ingurunea lotuko dituen ekitaldi deigarri batez gozatzeko aukera izango dugu asteburu honetan», azaldu dute Udaletik. Bertsoak eta bizikleta lotuko ditu: Goikoplazatik hasiko da ekimena, goizeko 10:30ean, eta Otieta parkera bitarteko ibilbidea osatuko da, 8,5 kilometro guztira, bidean geldiuneak eginez.

Publicidad

Antolatzaileek azaldu dutenez, «geldiune horietan bertsoez gozatzeko aukera egongo da; bertan izango dira Aitor Mendiluze eta Eli Pagola bertsolariak». Bizikleta hartu eta Leitzarango bide berdeek eskaintzen duten parajeez gozatzeko aukera paregabea izango da igandekoa, baita bertsoez bitartez gure kulturara gerturatzekoa ere. Andoaingo Udalak herritarrak animatu nahi ditu bertan parte hartu dezaten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad