Andoain

Buruntza mendian parke eolikoa egiteko asmoen aurrean, Andoaingo Udalak harremanak irekiko ditu proiektuan eragina duten erakunde eta eragileekin

Udal gobernuak jakinarazi du GAO bitartez izan duela egitasmoaren berri; xehetasun gehiago jakin arte, «ez dugu gaiaren gaineko iritzirik emango«

María Cortés

Andoain

Miércoles, 11 de diciembre 2024, 17:38

Andoaingo Udalak bere iritzia eman nahi izan du Buruntzan egin asmo duten parke eolikoaren inguruan. «Atzo jakin genuen, GAO bidez, Mendiko Haizie enpresak aurretiazko baimen administratiboa eskatu duela Buruntza mendian hiru haize-errotako parke eolikoa egiteko», azaldu dute.

Publicidad

Honen aurrean, udal gobernuak ondorengoak jakinarazi nahi izan ditu, «Andoaingo Udalak informazioa GAO bidez jaso dugu, bertan jasotzen denaz gain, ez daukagu informazio gehiago; asmoen inguruan gehiago jakiteko, harremanak irekiko ditugu proiektuan eragina duten erakunde eta eragileekin. Gaur gaurkoz eskura dugun informazio apurrarekin, ezinezkoa da horren inguruko iritzi sendorik eraikitzea; proiektuaren edo asmoen inguruko informazioa jasotzen denean, informazio guztia herritarren esku jarriko da».

Xehetasun gehiago jakin arte, «udal gobernuak ez du gaiaren gaineko iritzirik emango», adierazi dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad