Andoain
Buruntzaldean gidabaimena euskaraz ateratzeagatik sariak zozketatuko dira gaurAndoain
Buruntzaldean gidabaimena euskaraz ateratzeagatik sariak zozketatuko dira gaurEl Diario Vasco
andoain.
Jueves, 13 de junio 2024, 20:29
Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzea saritu ohi dute eskualdeko udaletako Euskara zerbitzuek urtero. Buruntzaldeako sei udalak (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), autoeskolekin batera, euskararentzat hain arrotza izan den arlo honetan euskararen erabilera sustatzen aritu dira 2010 urteaz geroztik, eta horretan jarraitzen dute. Ildo honetan, gaur zozketatuko dira 2023ko sariak Usurbilen, urte horretan gidabaimena euskaraz atera zutenen artean. Zortzi sari izango dira.
Publicidad
Aurten, gainera, berrikuntzekin dator. Gidabaimenak euskaraz egitasmoa jarri du martxan Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Egitasmoan gidabaimenen atal teorikoa euskaraz prestatu eta egin ahal izateko aukera ematen du, eskuliburu teorikoetatik hasi eta azterketa egiteraino. Ikasleak nahi duenean eta nahi duen tokian ikasteko aukera izango du: mugikor zein ordenagailu bidez egin daitezkeen testak, eskuliburu digitalak izango ditu, azalpen bideoak...
Eskuliburuak erabiltzeko eta deskargatzeko proiektuarekin bat egin duen autoeskolaren batean izena emanda egon behar du ikasleak. Ikasleak berak aukeratzen duen autoeskolak emango dio sarbiderako erabiltzailea eta pasahitza.
Urtero bezala, egun hauetan 18 urte betetzen duten gazteak etxean jasotzen ari dira gonbidapena gidabaimena euskaraz atera dezaten. Aurten azterketa euskaraz egin eta gainditzen dutenen artean 400 euro inguruko 10 sari zozketatuko dira datorren urtean. Parte hartzeko eskualdeko honako autoeskoletako batean eman behar da izena: Andoainen, Bengoetxea eta Vallina Cap; Hernanin, Hernani, Lagunak eta Otamendi; Lasarte-Orian, Mugica eta Vallina Cap; Urnietan, Solozabal; Usurbilen, Solozabal.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.