Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Esciviren Ostiral Musikalak zikloaren azken kontzertua Emaion taldeak eskainiko du.
Emaion taldearekin erromeri giroa, ostiral honetan Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan

Andoain

Emaion taldearekin erromeri giroa, ostiral honetan Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan

Ostiral Musikalak egitasmoaren azken saioa izango da arratsaldeko 19:00etan

María Cortés

Andoain

Jueves, 10 de abril 2025, 20:09

Andoaingo Zine eta Bideo Eskolak Escivireno Ostiral Musikalak zikloaren azken kontzertuarekin amaituko du aurtengo proiektua. «Egitasmoak, beste behin, zuzeneko musikaren eta bertako talentuaren aldeko apustua egin du», adierazi dute eskolatik.

Ostiral honetan, 19:00etan, azken saio eskainiko dute, eta eszenatokia erritmoz eta ospakizunez beteko da Emaion taldearen erromeriarekin. «Euskal erromeriaren jai girora eramango gaituzten zortzi musikariz osatutako taldearekin. Alaitasunez, tradizioz eta energiaz beteriko proposamena, musika proiektu honi agur esateko», azaldu dute antolatzaileek.

Kontzertua ere doakoa izango da, eta, gainera, streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako YouTube kanalaren bitartez.

Orain arte lau saio egin dituzte Escivin, Dead Flowers, Comando Comas, Rejected eta Zarata taldeen emanaldiekin. «Animatu gurekin parte hartzera eta Emaionen musikarekin gozatzera!», animatu dituzte herritarrak Andoaingo Zine eta Bideo Eskolatik.

Legazpitik

Emaion taldeko kideak gazteak dira, 2004 eta 2006 urte bitartean jaiotakoak, baina esperientzia dute taula gainean. Doinua Musika Eskolan heziak dira musikari gisa, eta bertan sortutako konbo talde batean aritutakoak dira gehienak, 2019an, bertako proiektu gisa sortu zuten taldea Besteak beste, Mattin Merinok bateria jotzen du, Luken Francok eta Mikel Pinillak gitarra, Aimar Altzelaik baxua, Maier Iartzak trikitixa, eta Mirene Etxeberria abeslaria da. Trikitixa dutenez, erromeria giroko musikaren aldeko apostua egin zuten hasieratik. Kantu berriagoen bertsioak jotzen dituzte, baina betiko abesti batzuk ere errepertorioan gehituta. Duela hiru urte jo zuten lehen kontzertua jendaurrean, Legazpiko San Inazio festetan, eta orduz geroztik plazas plaza ibili dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emaion taldearekin erromeri giroa, ostiral honetan Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan