Borrar
Andoaingo makina bat kultur eragilek eta kulturgilek sortuta jaialdi ederra ikusi ahal izan zuten Basteroko ikus-entzuleek. IÑIGO ROYO
Euskalgintzaren jaialdi aparta Basteron

Andoain

Euskalgintzaren jaialdi aparta Basteron

Belaunaldiz belaunaldi, euskara eta kulturaren alde lanean aritu diren norbanakoak eta taldeak gogoan hartzeko ekimena izan zen

María Cortés

Andoain

Lunes, 9 de diciembre 2024, 20:10

Basteron ospatu zen 'Andoaingo Euskera, Bihotzetik Kalera' euskalgintzaren jaialdi aparta, Larramendi Bazkuna elkarteak bultzatuta. Andoainen XX. mendean euskarak bizi izan duen historia sozialaren kontakizun ikusgarria egin zuten Kultur Etxeko oholtzan, izandako erronkak ezagutarazi eta haien oroimen historikoaren omenaldia eginez, «60ko hamarkadatik hasi eta gaur egun arte egindako lorpenek etorkizunerako ate berriak nola sor eta ireki ditzaketen ikusarazteko», adierazi zuten arduradunek. Eta horrela, herriko makina bat kultur eragilek eta kulturgilek pasa ziren eszenatokitik.

Amaia Elizondok eta Ainhoa Aiertzak aurkeztu zuten egitasmoa, eta honako kulturgilek hartu zuten parte: Olagain UdalTxistulari Elkartea; Alberto Agirre abesbatza; Maizorri Txalaparta Eskolako Juan Godoy eta Jon Urtasun; Urki Dantza Taldea; Lizar Makil Dantza Taldea; Katramila antzerki taldea; Mujika-Tolaretxipi familia, Iratxo taldea, Rebeka Gestoso eta Susana Cencillo, Ramon Beraza eta Iñaki Eizmendi abeslariak, Ane Amutxastegi eta Eneritz Jauregi; Iratxo musika taldea; Jon Unanue, Kontxi Arin eta Iñaki Arregi abeslariak; Esti Mujika piano-jolea.

Egoitza berria eskuratzeko

Basteron antolatu zen jaialdia helburu argia zuen: euskaltzaleen bilgune izango den egoitza berria eskuratzea, «euskaltzaleen ekimenez antolaturiko ekintza eta ekitaldiek uneoro herritaren hurbiltasuna izan dezaten».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskalgintzaren jaialdi aparta Basteron