Andoain
Euskalgintzaren jaialdia antolatu du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak ostegun arratsalderakoAndoain
Euskalgintzaren jaialdia antolatu du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak ostegun arratsalderakoGaur arratsaldean, euskaltzaleen jaialdia antolatu du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz. Irailean abiatu zuen 'Andoaingo euskera, bihotzetik kalera' ekimena hemen da, helburu argiarekin: euskaltzaleen bilgune izango den egoitza berria eskuratzea.
Publicidad
Hitzordua Bastero kulturgunean izango da, 19:30etatik aurrera. Kulturak eta, bereziki, musikak tarte berezi hartuko du Basteroko jaialdian. Bertan, «Andoaingo euskalgintzan XX-XXI. mendeen artean izandako erronkak ezagutarazi eta haien oroimen historikoaren omenaldia egingo da, 60ko hamarkadatik hasi eta gaur egun arte egindako lorpenek etorkizunerako ate berriak nola sor eta ireki ditzaketen ikusarazteko», azaldu dute arduradunek.
Jaialdia antolatu izanaren helburua, aurretik egin diren beste ekintzetakoekin batera (azoka, tonbola...), Andoaingo erdigunean, bihotzean, euskararentzat egoitza berria zabaltzeko diru-bilketa egitea da. Hori guztia posible izan dadin, egitarau oparoa osatu dute gaurko, Andoainen eta baita Andoaindik kanpo ezagun diren hainbat gonbidatu berezirekin, hala nola; Olagain Udal Txistulari Elkartea, Alberto Agirre abesbatza, Maizorri Txalaparta Eskola, Urki Dantza Taldea, Mujika-Tolaretxipi familia, Iratxo taldea, Rebeka Gestoso eta Susana Cencillo, Eneritz Jauregi eta Ane Amutsastegi, Ramon Beraza, Iñaki Eizmendi, eta gehiago...
Esan bezala, ekitaldia, arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da Basteroko auditorioan, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Sarrerak, geratzen badira, gaur bertan Bastero kulturguneko leihatilan arratsaldeko 17:00etatik aurrera egongo dira salgai. Sarrera bakoitzaren salneurria 10 eurokoa da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.