Andoain
Euskara Familian egitasmoa martxan,euskarara gerturatzeko hiru bideAndoain
Euskara Familian egitasmoa martxan,euskarara gerturatzeko hiru bideEl Diario Vasco
andoain.
Lunes, 30 de septiembre 2024, 19:49
Udaleko Euskara lansailak, herriko lau ikastetxeen laguntzarekin, Euskara Familian ekimena antolatu du, bigarren ikasturtez. «Gure haurrak ahalik eta euskal hiztun osatuenak izateko funtsezkoa da familiaren, eskolaren eta herriaren gogoak eta baliabideak konektatzea, eta horretarako jarri da abian programa hau. Hiru ekimen biltzen dira bertan, guztiak doakoak: Euskara eskolak, Mintzalaguna proiektua eta familia lantegiak», adierazi dute arduradunek.
Publicidad
Alde batetik, Euskara Eskolak, haurrak ikastetxean dauden bitartean eta, ahal bada, ikastetxean bertan, gurasoei euskara-eskolak eskaintzen zaizkie astean bi egunetan. Euskara mailaren arabera antolatuko dira taldeak eta komunikatzeko gaitasuna lantzea da helburua. Ikastaroak guztiz doakoak izango dira.
Bestetik, Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten gurasoak ohiturarik ez dutenekin elkartuko dira ekintza honetan. «Batetik, bidelariak, euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duten gurasoak: egunerokoan beren inguruan hitz egiteko aukerarik ez dutenak, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak. Bestetik, bidelagunak, euskaraz hitz egiteko ohitura eskuratu nahi duten gurasoei laguntza eskaini nahi dietenak, lanketa horretan haien bidelagun izan nahi duten gurasoak», azaldu dute.
Azkenik, Familia Lantegiak, guraso, zaintzaile eta beren seme-alabentzat izango da aisialdi eskaintza hau. Helburu nagusiak: elkarrekin tarte atsegina pasatzea euskaraz. Horregatik parte-hartzaileei eskatzen zaie, jarduera iraun bitartean, euskaraz aritzeko konpromisoa.Ikasturtean zehar jolasak eta lantegiak antolatuko dira, helduak eta haurrak batera aritzeko. HH2tik LH6 bitartekoek parte hartu ahalko dute, antzeko adin taldetan banatuta. Izena ematen dutenek posta elektronikoz jasoko dute lantegien agendaren berri eta gustuko duten lantegian eman ahal izango dute izena aldiro.
Informazio hau guztia ikastetxeek banatzen ari diete familiei hilabete hauetan eta beraiekin egiten diren bileretan ere horren aurkezpena egiten ari dira. Izen-ematea ikastetxeetan bertan egin ahal izango dute, Udaleko Euskara Zerbitzuan, edo https://labur. eus/EuskaraFamilian_2024 formularioaren bidez, www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean topa daitekena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.