Andoain
Euskara Plana eta hizkuntza irizpideak onartu ditu Udalak 2027 urtera arteAndoain
Euskara Plana eta hizkuntza irizpideak onartu ditu Udalak 2027 urtera arteDuela gutxi ospatutako Batzarraldian, aho batez onartu ziren VII. Plangintzaldiari dagozkion Andoaingo Udalaren Euskara Plana eta hizkuntza irizpideak, 2027 urtera bitarteko iraupena izango dutenak.
Publicidad
«Onarpen hau testuinguru zehatz batean egin da, gainera; izan ere, azken hilabeteetan euskararen aurkako oldarraldi judiziala bizitzen ari gara, ... eta lehendabiziko aldiz euskararen normalizazioan atzera urratsak ematen ari gara, zalantzarik gabe», azal du zuen atzo Andoni Álvarez alkateak antolatutako agerraldian. Egoera horren aurrean, Udalak adierazi nahi izan du, «erakunde publiko gisa arduraz eta konpromisoz jokatuko duela euskararen normalizazioan aurrera jarrai dezan eta gizarte osoarentzat eredu izan dadin».
Álvarezen hitzetan. «euskara eta gaztelania dira Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak; beraz, herritar guztiek dute euskara eta gaztelania jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, nola hitzez hala idatziz, eta botere publikoek bermatu egin behar dute eskubide horien erabilera. Oinarrizko printzipio horretatik ondorioztatzen da hiz-kuntza eskubideak herritarrenak direla, eta ez botere publikoenak, eta azken horiei dagokiela eskubide horiek errespetatzea eta betetzen direla bermatzea. Horretarako jarraibideak dira, besteak beste, hizkuntza irizpideak».
Hauek dira hizkuntza irizpideen hiru helburu nagusiak: herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea eta hizkuntza berdintasuna lortzea herritarrak EAEko Sektore Publikoarekin harremanetan jartzen direnean; euskararen erabilera normalizatzea eta sustatzea euskara ere zerbi-tzu hizkuntza eta lan hizkuntza izan dadin, erabilera normala eta orokorra izango duena; EAEko Sektore Publikoa euskararen normalizazioan eredu izatea.
Publicidad
Marta Lasa zinegotziak azaldu zuen bezala, «datozen urteetarako erronka nagusia, beraz, Udalean euskara gero eta gehiago erabiltzea izango da. Beraz, herritarrekiko harremanak gero eta gehiagotan euskaraz izateko urratsak emango ditugu. Horretarako, udal langileek lehen hi-tza beti egingo dute euskaraz, eta herritarrak Udalarekin euskaraz egitera animatzeko 'Zuk eta nik, nork bestela?' leloa sortu eta pegatinak eta mahaigainekoak egongo dira Udalaren arreta bulego guztietan». Gainera, Andoaingo Udalaren Euskararen Errolda elikatzen jarraituko du, Udalarekin harremana euskara hutsean izan nahi duten herritarren hizkuntza eskubideak errespetatu ahal izateko. Bestalde, euskara zeharlerrotasunez txertatuko du Udalak eguneroko kudeaketan eta funtzionamenduan, udal barruko ahozko nahiz idatzizko komunikazioak euskaraz izan daitezen. Eta hitzaldi, ikastaro nahiz ekitaldi publikoetan hizkuntzak kudeatzeko eta euskarari bere lekua emateko pausoak emango ditu, herritar guztien eskubideak errespeta daitezen. Bukatzeko, Udalak zerbitzu publikoak emateko kontratatzen dituen enpresa pribatuek ere hizkuntza klausulak betetzen dituztela bermatuko du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.