Borrar
Euskaraldiaren Andoaingo Hamaikakoa aurkeztu zuten Plaza Morean burutu zen ekimenean.
Euskaraldiari ekiteko prest da Andoain herriko Hamaikakoa ere

Andoain

Euskaraldiari ekiteko prest da Andoain herriko Hamaikakoa ere

Kronpromiso pertsonalak hartzeaz gain, enbaxadore diren heinean, inguruko kideei ekimenaren berri emango diete

María Cortés

Andoain

Lunes, 7 de abril 2025, 20:17

Duela egun batzuk, beste hainbat herritan egiten ari diren bezala, Andoainen ere Euskaraldiko Hamaikakoaren aurkezpena egin zuten, Plaza Morean. 'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean, Euskaraldiaren laugarren edizioa izango da Andoainen ere, maiatzaren 15etik 25era. Herriko batzordeak Hamaikakoa iragarri eta hitzordu berriak izango direla aurreratu zuen Plaza Morean egindako ekitaldian.

«Aktibazioari, mugimenduari, emozioari eta batak bestearengan dugun eraginari egiten die erreferentzia aurtengo lelo nagusiak», baina arduradunek adierazi zuten bezala, «Euskaraldiaren oinarria mantendu egingo da. Partaideek, Ahobizi edo Belarriprest rola hautatuko dute eta hamaika egunez, dagokien txapa jantzita, egingo dute ariketa. Txapa soinean eramatea garrantzitsua izango da, txapak ahalbideratzen baitu ariketa bera», azaldu zuten aurkezpenean.

Hamaikakoa

«Andoainen nabarmendu nahi ditugun 11 pertsona hauek, beraien eguneroko jardunean, beraien burua edo talde bat ordezkatuz, ahalegin berezia egiten hari dira Andoain eta euskara aktibatzeko», adierazi zuten.

Andoaingo hamaikakoa osatuko duten pertsonak honako hauek dira: Rocio Arias (AEKko ikaslea); Jimmy Brosa (Euskaldunako presidentea); Marijo Irastorza (Salkin elkarteko dinamizatzailea); Jaime Nieto (Leizaran Ernio Inmobiliaria eskubaloi taldeko kidea); Arkaitz Amenabar (Sorabillako Jai Batzordea); Sekina (Ongi Etorri Eskolara); Itxaso Mendiluze (Arte komisarioa); Iñaki Irulegi (LATZ kooperatibako langileen izenean); Klaudia Alduntzin (Musika irakaslea); Garbiñe Agirre (Kultur teknikari ohia eta Larramendi Bazkuneko kidea); Juanjo Elordi (Axeri Dantza).

Arduradunen hitzetan, «kon-promiso pertsonalak hartzeaz gain, enbaxadore diren heinean, beren inguruko kideei ekimenaren eta beren erabakiaren berri emango diete, eta euskara ulertzen duten hamaika lagun, senide, kide edo ezagunei Euskaraldian parte hartzeko gonbitea luzatuko diete».

Aurkezpen ekitaldian, herritarrentzat Euskaraldian parte hartzeko mahaitxoa ere jarri zuten Plaza Morean, eta bat baino gehiago izan ziren bertara gerturatu ziren andoaindarrak. Izan ere, maiatzaren 15etik 25era egingo dute ekimena, eta herritarrek oraindik aukera dute bertan izena emateko. «Horretarako garaia da eta hiru aukera daude izena emateko: beste ediziotan parte hartu dutenek, korreo elektroniko bat jaso dute eta bertan agertzen diren argibideak jarraitu beharko dituzte bakarrik; https:// euskaraldia.eus/ webgunean ere izena emateko aukera dago; herrietan jartzen ari diren informazio mahaietan».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiari ekiteko prest da Andoain herriko Hamaikakoa ere