Borrar

Andoain

Euskarazko liburuentzako bonoen zozketan parte hartzeko azken egunak

El Diario Vasco

andoain.

Lunes, 16 de diciembre 2024, 19:58

Udalak, euskal kultura sustatzeko helburuarekin, euskaraz gehiago irakurtzera bultzatu nahi ditu andoaindarrak. «Hori dela eta, iaz egin genuen bezala, zozketa bat antolatu dugu, herriko hiru liburu-dendekin elkarlanean. Zozketan parte hartzen dutenek aukera izango dute euskarazko liburu bat doan eskuratzeko (gehienez 25 euroko balioa duen edozein izan daiteke)», azaldu dute.

Bihar arte, abenduak 18, andoaindar guztiek har dezakete parte euskarazko liburu bat eskuratzeko 59 bonoren zozketan. Horretarako, nahikoa da formulario honetan izena ematea: 'https://labur.eus/DA_Andoain'.

Zozketa etzi, abenduaren 19an, egingo da, 12.00etan, Udaletxean. Irabazleek urtarrilaren 20ra arte izango dute aukera herriko liburu-denda hauetan bonoa erabiltzeko: Delgado XIX, Ernaitza eta Stop.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarazko liburuentzako bonoen zozketan parte hartzeko azken egunak