Borrar
Beste urte batez, Basteroko areto nagusian burutu zen Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien ekitaldi nagusia. MARÍA
'Feminizketak' eta 'Ikusgela', Rikardo Arregi sariak

'Feminizketak' eta 'Ikusgela', Rikardo Arregi sariak

Basteron burututako ekitaldian ere, epaimahaiak Ana Galarragari eman zion ohorezko mugarria

María Cortés

Andoain.

Miércoles, 27 de noviembre 2024, 01:00

Atzo ilunabarrean ospatu zen Basteron 2024ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien ekitaldi nagusia. Bertan eman ziren ezagutzera aurtengo saridunak, hain zuzen, kazetaritza sariaren irabazlea 'Feminizketak', Berrian argitaratutako elkarrizketa sorta, Maite Asensio, Amaia Igartua, Isabel Jaurena eta Olatz Silva kazetariek egindakoa, eta komunikazio sariaren irabazlea 'Ikusgela', Euskal Wikilarien Kultura elkartearen proiektua.

Ekitaldiaren gidaritza, umorez betea, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik egin zuten, eta hitza hartu zuten, besteak beste, Andoni Alvarez alkateak eta Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Hain zuzen, Alvarezek aitortu zuen, «sari hauek zerbait eragiten badute herrian arrotasuna da. Arrotasuna, egungo euskarazko kazetaritzaren hazia erein zuen herrikidearen izena daramatelako; arrotasuna euskarazko kazetaritza saritzen delako; arrotasuna Euskal Herri mailako kazetaritza sariak ditugulako».

Irabazleek ere hitza hartu zuten eskerrak emateko. Bertan izan ziren aurtengo zortzi finalistak, hainbat erakundetako ordezkariak eta euskalgintzako eragile ugari. Ekitaldiak izan zituen gozamenerako musika tarteak, Petti eta Esanezin taldearen eskutik.

Ana Galarraga, omendua

2024ko sari banaketa ekitaldian, epaimahaiak ohorezko mugarria eskaini zion Ana Galarraga Aiestarani. Begoña Arregiren, Rikardo Arregiren arrebaren, eskutik jaso zuen Xabier Lakak diseinatutako oroitikurra. Galarragak eskerrak eman nahi izan zizkien gurasoei, senideei, lagunei, lankideei eta urte guzti hauetan bidelagun izan dituen zientzilari eta ikertzaileei, «horien artean emakume asko», izan ere, «ikuspegi kritikoa zorrozten lagundu didate». Argi utzi zuen omenduak zientzia boterea dela eta jendearen eskura jarri behar dela. «Gure lana zubi hori sendotzen jarraitzea da. Tresna baliotsua baita zientzia, eta ez boterearen arma».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Feminizketak' eta 'Ikusgela', Rikardo Arregi sariak