Atzo ilunabarrean ospatu zen Basteron 2024ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien ekitaldi nagusia. Bertan eman ziren ezagutzera aurtengo saridunak, hain zuzen, kazetaritza sariaren irabazlea 'Feminizketak', Berrian argitaratutako elkarrizketa sorta, Maite Asensio, Amaia Igartua, Isabel Jaurena eta Olatz Silva kazetariek egindakoa, eta komunikazio sariaren irabazlea 'Ikusgela', Euskal Wikilarien Kultura elkartearen proiektua.
Publicidad
Ekitaldiaren gidaritza, umorez betea, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik egin zuten, eta hitza hartu zuten, besteak beste, Andoni Alvarez alkateak eta Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Hain zuzen, Alvarezek aitortu zuen, «sari hauek zerbait eragiten badute herrian arrotasuna da. Arrotasuna, egungo euskarazko kazetaritzaren hazia erein zuen herrikidearen izena daramatelako; arrotasuna euskarazko kazetaritza saritzen delako; arrotasuna Euskal Herri mailako kazetaritza sariak ditugulako».
Irabazleek ere hitza hartu zuten eskerrak emateko. Bertan izan ziren aurtengo zortzi finalistak, hainbat erakundetako ordezkariak eta euskalgintzako eragile ugari. Ekitaldiak izan zituen gozamenerako musika tarteak, Petti eta Esanezin taldearen eskutik.
2024ko sari banaketa ekitaldian, epaimahaiak ohorezko mugarria eskaini zion Ana Galarraga Aiestarani. Begoña Arregiren, Rikardo Arregiren arrebaren, eskutik jaso zuen Xabier Lakak diseinatutako oroitikurra. Galarragak eskerrak eman nahi izan zizkien gurasoei, senideei, lagunei, lankideei eta urte guzti hauetan bidelagun izan dituen zientzilari eta ikertzaileei, «horien artean emakume asko», izan ere, «ikuspegi kritikoa zorrozten lagundu didate». Argi utzi zuen omenduak zientzia boterea dela eta jendearen eskura jarri behar dela. «Gure lana zubi hori sendotzen jarraitzea da. Tresna baliotsua baita zientzia, eta ez boterearen arma».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.