Andoain
Gau Beltza ospatuko dute ostegun honetan Andoainen hirugarrenezAndoain
Gau Beltza ospatuko dute ostegun honetan Andoainen hirugarrenezGau Beltza ostegun honetan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak baliatuz, jaiak berrasmatzen hasiak dira herri askotan, baita Andoainen ere. Herriko euskaltzaleen komunitateak hirugarrenez antolatuko du gaur arratsaldean. «Manuel Larramendi Kultur Bazkunetik eta Aiurritik abiatu zen ekimena, baina herriko beste eragileen lankidetzarik gabe ezinezkoa izango litzateke aurrera egitea», azaldu zuten arduradunek.
Publicidad
Auzolanean egiten da Andoainen Gau Beltza eta aurtengo edizioan herriko hainbat eragileek hartu dute parte: Lebiton konpartsak, Irunberrik, Kotoi elkarteak, Keinuko lagunak, Salkineko, Batzokiko kideak, Urkiko eta Maizorriko kideak, Andoaingo Udalak eta Aiurriko eta Larramendi Bazkuneko kideak.
Dagoeneko haur eta gaztetxo askoren buruan dagoen ospakizuna da gaurkoa. Ezin bestela izan, zirraragarria izateko osagai ugari dituelako: txokolatea, antzezpen misteriotsua, dantza emanaldia, kalejira beldurgarria, beldurraren pasabidea, zezen-suzkoa... Ekitaldiz beteriko da, emozioz emozio bizitzeko modukoa. Ospakizunak kalean egingo dira, udalerri osora zabalduko direnak.
Beraz, hau izango da gaurko egitarau 'beldurgarria': jaia Goikoplazan hasiko da eta han txokolate-beroa dohainik emango da, arratsaldeko 18:00tan hasita. «Glutenik gabekoa da txokolatea eta hala eskatzen duenak ere glutenik gabeko bizkotxoa jan ahal izango du», adierazi zuten arduradunek.
Txokolatea jan eta gero, jaialdiko lehen zatia biribiltzeko ekitaldia izango da plazan bertan. Txalaparta doinuen ondoren, antzezpena izango da eta, jarraian, Urki dantza taldearen emanaldia.
Goikoplazatik 'Akerrak Okerrak' kalejira abiatuko da eta Kale Nagusian barrena igarotzean, Irunberri elkartean ipinita izango da Beldurraren Etxea. Gaztaina labean erreta jateko aukera izango dute Beldurraren pasabidean parte hartuko duten ausartek.
Publicidad
Eta bukatzeko, Etxeberrietan amaituko du Gau Beltza. Han banatuko dira taloak (5 euroko prezioan salgai izango dira Urratsen eta Keinun). Eta gaueko 21:00ak aldera, eguraldiak ezustekorik ematen ez badu behintzat, Lebi zezen-suzkoa aterako da. Gau Beltzaren hirugarren edizioari amaiera emateko.
Bestalde, Goikoplazan, lehenik, eta Etxeberrieta plazan, ondoren, Kalabazaren lehiaketan parte hartzeko aukera izango da. Lehiaketa dibertigarria abiatu zen iaz. «Kalabaza handi bat jarri zen ikusgai, eta haren pisu zehatza asmatzea zen xedea. Euro bateko prezioan, oraingoan ere zeresana emango du lehiaketak», adierazi dute antolatzaileek. Irabazleak sari ederra jasoko du: Aspilla baserriko saskia. Garaian garaiko jakiez hornituta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.