Andoain
Gaur zozketatuko ditu Udalak seina sarrera bikoitz igandeko bertso saiorakoSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Gaur zozketatuko ditu Udalak seina sarrera bikoitz igandeko bertso saiorakoEl Diario Vasco
ANDOAIN.
Miércoles, 25 de septiembre 2024, 20:24
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurrera doa eta final-zortzirenetan sartuta daude honezkero. Igandeko saioa Andoainen izango da, arratsaldeko 17:00etan Bazteron. Zorteko daude bertsozaleak, izan ere, Udalak seina sarrera bikoitz baititu banatzeko. «Parte hartu ahal izateko, Udaleko sare sozialetara, hau da, Instagram eta Facebook kontuetara, jo beharko da», azaldu dute arduradunek. Zozketa gaur izango da eta Udala zuzenean jarriko da harremanetan irabazleekin, emandako datu pertsonalen bidez.
Igandean sei bertsolari jardungo dira Basteroko oholtza gainean nor baino nor: Aitor Salegi Martija, Andoni Mujika Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, June Aiestaran Iparragirre, Endika Igarzabal Murua eta Manex Mujika Amunarriz. Andoainen egingo den saioaren irabazleak final-laurdenetarako txartela eskuratuko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.