Borrar

Andoain

Gipuzkoako Bertsolari txapelketako Andoaingo saiorako sei sarrera bikoitz zozketan

El Diario Vasco

andoain.

Viernes, 20 de septiembre 2024, 20:13

Aurrera doa Gipuzkoako Bertsolari txapelketa eta final-zortzineretan sartuta daude honezkero. Saio horietako bat Andoainen izango da, datorren igandean, hilak 29, Basteron. Zorteko daude bertsozaleak, izan ere, Udalak seina sarrera bikoitz baititu zozketatzeko. Parte hartu ahal izateko, Udaleko Instagram eta Facebook kontuetara jo beharko da. Zozketa ostegunean, irailaren 26an, egingo da, eta, Udala zuzenean jarriko da harremanetan irabazleekin, emandako datu pertsonalen bidez.

Egun horretan sei bertsolari jardungo dira oholtza gainean nor baino nor: Aitor Salegi Martija, Andoni Mujika Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, June Aiestaran Iparragirre, Endika Igarzabal Murua eta Manex Mujika Amunarriz.

«Bertsoaren bitartez, bertsogintzara, inprobisaziora eta euskarara gerturatzera» animatu nahi ditu Udalak andoaindarrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Bertsolari txapelketako Andoaingo saiorako sei sarrera bikoitz zozketan