Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Goikoplazan bildu eta Otierta parkera bitarteko ibilbidea osatu zuten. USOZ

Andoain

Giro ederra Bertsokleta ekimenean, euskara eta natura uztartzeko antolatutako proposamenean

María Cortés

Andoain

Lunes, 14 de octubre 2024, 19:40

Eguraldia lagun, bizikleta hartu eta Leitzarango bide berdeek eskaintzen duten parajeez gozatzeko aukera izan zuten igandean Bertsokleta ekitaldian parte hartzera animatu ziren andoaindarrak. Goikoplazan jarri zuten hitzordua igande goizean eta Otieta parkera bitarteko ibilbidea osatu zuten, hain zuzen, 8,5 kilometro guztira, bidean geldiuneak ... eginez.

Publicidad

Otietako Bisitarien Etxeak antolatuta, Eli Pagolak eta Aitor Mendiluzek Bertsokleta ekimenean bertsotan jardun zuten Leitzarango bailaran barrena. Bi bertsolariak eta bertso zale taldetxo bat Udaletxe parean bildu ziren, beraien bizikletekin, eta bertan egin zuten lehenbiziko saioa. Lehen bertsoaldia amaituta, partaide bakoitza bizikleta gainera igo eta Plazaolako bideari ekin zion. Esan bezala, bidean hainbat tokietan egin zituzten geldiuneak, hala nola, Auzokalteko zubian, Bertxingo iturrian edo Unanibiko zubian. Azken hau, Sorginen zubia ere deitzen zaioa, ekimeneko azken geldialdia izan zen. Han, errekaren uraren soinuarekin, Pagola eta Mendiluzek sorginetaz, mitologiaz, naturaz... aritu ziren Bertsokletari amaiera borobila emateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad