![Giro goxoa Buruntza auzoko herriko jaietan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/21/97360749--1200x840.jpg)
Andoain
Giro goxoa Buruntza auzoko herriko jaietanSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Giro goxoa Buruntza auzoko herriko jaietanAmaitu dira, beste urte batez, Buruntza auzoko jaiak. Askorako eman du aurtengo festen programazioak eta irudi eta momentu ezin hobeak utzi ditu. Egitaraua Cia Barsanti konpainiak etxe-kaleratzeen arazoa modu kritikoan eta umorez josirik lantzen duen 'Kale Gorrian' antzezlanarekin hasi zen. Ondoren, hogei bat auzotarrek patata-tortillen eta postreen lehiaketetan parte hartu zuten; Nahia Madinabeitiak eta Ane Agirrek eskuratu zituzten lehen postuak, hurrenez hurren. Azkenik, Durangoko Luhartz taldearekin erromeria ospatu zuten. Beraz, arratsalde-ilunabar polita igaro zuten Buruntzara hurbildu ziren festazaleek, lehen egun horretan.
Bigarrenean, egun osoko festa izan zen, San Roke ospatzeko. 23 bikotek hartu zuten parte toka txapelketa mistoan, eta horietatik bi izan ziren bizkorrenak jokoan: Jokin Nazabal eta Idoia Muñoa alde batetik, eta, Maitane Lopez de Munain eta Aimar Brosa bestetik.
Buruntzako bizilagunek Soka Dantza egin zuten, Urki dantza elkarteko dantzariek eta Olagain Txistulari Elkarteko kideek lagunduta. Aurretik, meza ospatu zuten eta ondoren, hamaiketakoa. Buruntza auzoko jaietan tradizio bilakatzen ari da Gora Kaletxiki Bandaren emanaldia. Eman zuen kantutegitik, besteak beste, Joxe Mari Oiartzabal Bandako zuzendariak doinua sortu eta Joxerramon Berrondo musikariak hitzak ipinitako 'Burun-tza' eta 'Un beso y una flor' abestiak eskaini zituzten.
Bertsoentzako txanda ere egon zen. Agin Laburuk eta Aitor Mendiluzek bi saio, umorez beteak, eskaini zituzten librean. Lehenengoa toka aurretik eta bigarrena, Gaztañaga sagardotegian egin zen bertso-bazkarian. Bertan, saio bikaina osatu zuten Unai Iturriagak, Amets Arzallusek, Nerea Ibarzabalek, Jexux Mari Irazuk, Maialen Lujanbiok eta Unai Mendizabalek Amaia Agirre gai-jar-tzailearen esanetara.
Programazioarekin jarraitzeko, Elustondo anai-arrebekin erromeria ospatu zuten arratsaldean, eta, ondoren, Susana Cencillo akordeoi-jolearen eta Garazi Kamio idazlearen 'Konpasetan' ikuskizunarekin gozatu ahal izan zuten. Bi ekitaldi horiekin esan zieten agur Buruntzako jaiei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.