Borrar
Herriko eragileak Irria jaialdiaren parte garrantzitsu bilakatu ziren eta jendetza ugari hurbildu zen Bastero, Plaza Morea eta Ondarretara. LOBO ALTUNA
Irria eta algara, festaren protagonistak

Andoain

Irria eta algara, festaren protagonistak

«Komunitate ederra osatzen duzuela erakutsi diguzue andoaindarrek eta hori da nahi eta maite dugun munduaren oinarririk sendoena», adierazi dute aldizkaritik

María Cortés

Andoain

Sábado, 2 de noviembre 2024, 20:40

Jende ugari bildu zen orain aste bete antolatu zen Irria Jaian. 'Irria' Euskal Herri osoan zabaltzen den haur aldizkaria da eta Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean du egoitza. Hamabost urte betetzear dira eta ospakizun polita egin zuten Basteroren inguruan. Herriko eragile ugarik bat egin zuten festarekin.

Egun hauek pasa ondoren, arduradunek balorazio bat egin nahi izan dute, «poz pozik sentitzen gara denok». Hitz hauen bidez Irriak bere esker ona adierazi nahi izan dio Andoaingo Udalari: «bai herritarron ordezkariek zein bertako langile direnek, haien esku diren bitartekoak eguna arrakastaz burutu genezan prestutasun handiz eta modu eskuzabalean eskaini zituztelako. Beste hainbeste erakutsi ziguten herriko hezkuntza komunitatea eta kultur sarea osatzen duten eragile eta elkarte guztiek. Zorionak bihotzez! Bakoitzak beretik onena emanez euskara, bizikidetza, elkartasuna eta herri eraikuntza erdigunera ekarriz auzolan egun ederra bizi eta ospatu ahal izan genuen».

Trikitilariak, txalapartariak, bertsolariak, kantariak, dantzariak, erraldoiak, aisialdi taldeak, sudurgorriak, ikastetxe guztietako partaideak, Bizipozako Elkarteak... orotara berrehun pertsonatik gora aktiboki aritu ziren. Eta beste ehundaka lagun bertaratu zen jaiaz gozatzera.

«Komunitate ederra osatzen duzuela erakutsi diguzue andoaindarrek eta hori da denona eta denontzat nahi eta maite dugun mundua eraikitzeko oinarririk sendoena», jakinarazi zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irria eta algara, festaren protagonistak