Andoain
Irria eta algara, festaren protagonistakAndoain
Irria eta algara, festaren protagonistakJende ugari bildu zen orain aste bete antolatu zen Irria Jaian. 'Irria' Euskal Herri osoan zabaltzen den haur aldizkaria da eta Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean du egoitza. Hamabost urte betetzear dira eta ospakizun polita egin zuten Basteroren inguruan. Herriko eragile ugarik bat egin zuten festarekin.
Publicidad
Egun hauek pasa ondoren, arduradunek balorazio bat egin nahi izan dute, «poz pozik sentitzen gara denok». Hitz hauen bidez Irriak bere esker ona adierazi nahi izan dio Andoaingo Udalari: «bai herritarron ordezkariek zein bertako langile direnek, haien esku diren bitartekoak eguna arrakastaz burutu genezan prestutasun handiz eta modu eskuzabalean eskaini zituztelako. Beste hainbeste erakutsi ziguten herriko hezkuntza komunitatea eta kultur sarea osatzen duten eragile eta elkarte guztiek. Zorionak bihotzez! Bakoitzak beretik onena emanez euskara, bizikidetza, elkartasuna eta herri eraikuntza erdigunera ekarriz auzolan egun ederra bizi eta ospatu ahal izan genuen».
Trikitilariak, txalapartariak, bertsolariak, kantariak, dantzariak, erraldoiak, aisialdi taldeak, sudurgorriak, ikastetxe guztietako partaideak, Bizipozako Elkarteak... orotara berrehun pertsonatik gora aktiboki aritu ziren. Eta beste ehundaka lagun bertaratu zen jaiaz gozatzera.
«Komunitate ederra osatzen duzuela erakutsi diguzue andoaindarrek eta hori da denona eta denontzat nahi eta maite dugun mundua eraikitzeko oinarririk sendoena», jakinarazi zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.