Urgente Retenciones en la AP-I por un accidente en el túnel de Lesarri en Bergara, dirección Vitoria

Andoain

Kale Nagusia 39ko eremuan egin behar den aldaketaren inguruko bilera, asteazkenean

El Diario Vasco

andoain.

Viernes, 7 de junio 2024, 20:17

Udalak onartutako partaidetza-programaren barruan, deialdia egiten da sustatzaileen ordezkariek eta aldaketa puntuala idatzi duten teknikariek bilera publiko bat egiteko. Interesa duten herritarrei ekimenaren irizpideen eta espedientea izapidetzean aurkeztutako aukeren berri emango zaie. Hauek horri buruz galderak egiteko eta esku hartzeko txanda izango dute.

Publicidad

Bilera ireki hau, datorren astean izango da, asteazkenean. Udal batzar aretoan egingo da, 18:30etan. Beraz, aurretik aipatu bezala Andoaingo Udalak dei egiten die gai honen inguruan interesa duten herritarrei bilerara bertaratu eta honen inguruan euren iritziak plazaratzeko.

Parte-hartze prozesuaren baitan bestalde, aldaketa honen inguruko informazioa barnebiltzen duten dokumentuak modu fisikoan egongo dira Hirigintza sailean, interesa duen herritar ororentzat. Formatu fisikoaz gain, www.andoain.eus webgunean ere formatu digitalean aurkitu ahal izango dira prozesuarekin zerikusia duten dokumentu guztiak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad