Andoain
Kalez kale aritu ziren atzo Andoaingo herritarrak kantari eta makilak astintzenSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Kalez kale aritu ziren atzo Andoaingo herritarrak kantari eta makilak astintzenGaur, otsailak 5, Santa Ageda eguna ospatzen da, baina atzo, bezperan, ohitura zaharrari eutsi zioten herrian kale buelta eginez. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatuta, Andoaingo kale eta plazetan barrena ibili ziren santari eskean, Etxeberrieta plazatik Udaletxeraino, Elizondo tabernaren aurrean amaitu baitzuten.
Andoainen ere, Euskal Herriko beste hainbat herrietan bezala, lurrak dardara egin zuen atzo. Herri ezberdinetan ibili zen jendea baserritarrez jantzita, kopla zaharrak kantatzen eta makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, kriseilua lagun. Izan ere, usadioak dioenez, garai batean lurra esnatu nahi izaten omen zuten makila kolpez, negua amaitzear zegoela, udaberriari ongietorria emateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.