Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Andoain

Kukai dantza taldearen 'Txalaparta' ikuskizuna, bihar Basteron

El Diario Vasco

andoain.

Miércoles, 9 de octubre 2024, 20:23

Kukai dantza taldeak 'Txalaparta' ikuskizunaren bira hasi zuen otsailean Donostian eta bihar Andoainera iritsikoda. Basteron izango da hitzordua, 19:30etan.

Publicidad

Jon Maiaren zuzendaritzapean eta Jesús Rubioren koreografiekin, txalaparta instrumentu fisikoarekin eta harremanak izateko zein interpretatzeko modu horrekin jokatu dute 'Txalaparta' ikuskizuna sortzeko. «Txalaparta jotzen duten horiek emandako kolpeek sortzen dute haren soinua, baina jotzeari utzi eta gero, inor ere ez da gertatutako soinuaren jabe: ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari, lantzen duen horren arima eraldatzen duen askapen bihurtzen da kolpea. Nor bere gorputza sakonago entzun eta hautematen da: hegaldi bihurtzen. Ekintzaren potentziak ugaritu egiten dira, eta agerian uzten dute gu geu garen materia-nahaspila askotariko hori», diote Kukai dantza konpainiatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad