Andoain
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak aurkezpen ekitaldi bat antolatu du gaurkoSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak aurkezpen ekitaldi bat antolatu du gaurkoEl Diario Vasco
andoain.
Miércoles, 11 de septiembre 2024, 19:47
'Andoaingo euskera, bihotzetik kalera!' izenburupean, egoitza berria zabaltzeko ekitaldia aurkeztuko du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak. gaur arratsaldean, 19:15etan, Espigoian. Euria egingo balu, Kontsejupean egingo da.
«Ekinaldiaren helburua Andoaingo erdigunean, bihotzean, euskararentzat egoitza berria zabaltzeko diru-bilketa egitea da, irailaren 12tik abenduaren 21era bitartean iraungo duena. Horretarako, hainbat ekintza antolatuko dira. Lehenik, azaroaren 9an, Goikoplazan antolatuko duen azoka gastronomikoa eta artisauena; bigarrena, abenduaren 5ean Bastero kulturgunean antolatuko duen jaialdia, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz. Gainera, abenduaren 21era bitartean antolatu ohi dituen beste ekintza batzuetan -Gau Beltzan, esaterako-, diru-bilketako itsulapikoa ipiniko du», azaldu dute arduradunek, «andoaindarrei eta bisitariei gogorarazteko zein diru-premia larria dugun». Ipiniko dituzte baita ere bazkide berriak egiteko orriak.
Aire Eire taldeak girotuko du gaurko aurkezpen ekitaldia, Irlandan barrena bira txikia egin ondoren. Bertaratzen direnei zizka-mizkarik eta eztarria bustitzekorik eskainiko zaie. Hitzordu irekia da bertaratu nahi duen euskaltzale ororentzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.