Andoain

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak aurkezpen ekitaldi bat antolatu du gaurko

El Diario Vasco

andoain.

Miércoles, 11 de septiembre 2024, 19:47

'Andoaingo euskera, bihotzetik kalera!' izenburupean, egoitza berria zabaltzeko ekitaldia aurkeztuko du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak. gaur arratsaldean, 19:15etan, Espigoian. Euria egingo balu, Kontsejupean egingo da.

Publicidad

«Ekinaldiaren helburua Andoaingo erdigunean, bihotzean, euskararentzat egoitza berria zabaltzeko diru-bilketa egitea da, irailaren 12tik abenduaren 21era bitartean iraungo duena. Horretarako, hainbat ekintza antolatuko dira. Lehenik, azaroaren 9an, Goikoplazan antolatuko duen azoka gastronomikoa eta artisauena; bigarrena, abenduaren 5ean Bastero kulturgunean antolatuko duen jaialdia, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz. Gainera, abenduaren 21era bitartean antolatu ohi dituen beste ekintza batzuetan -Gau Beltzan, esaterako-, diru-bilketako itsulapikoa ipiniko du», azaldu dute arduradunek, «andoaindarrei eta bisitariei gogorarazteko zein diru-premia larria dugun». Ipiniko dituzte baita ere bazkide berriak egiteko orriak.

Aire Eire taldeak girotuko du gaurko aurkezpen ekitaldia, Irlandan barrena bira txikia egin ondoren. Bertaratzen direnei zizka-mizkarik eta eztarria bustitzekorik eskainiko zaie. Hitzordu irekia da bertaratu nahi duen euskaltzale ororentzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad