Borrar

Andoain

Martin Ugalde ipuin lehiaketaren edizio berria martxan da

El Diario Vasco

Andoain.

Jueves, 5 de septiembre 2024, 20:11

Aurten ere haur eta gazteen mailako Martin Ugalde Ipuin Lehiaketa ezagunean parte hartzeko aukera zabalik da. Urriaren 4an amaituko da epea. Ohi bezala, sari banaketa ekitaldia azaroan izan ohi da Basteron.

Gazte eta gaztetxoen artean idazteko zaletasuna bultzea dauka helburu ekimenak. Bertan, 10 urtetik 17 urtera bitarteko edozein neska-mutilek aurkez dezake bere ipuina. Lanak egile bakarra izan behar du, baina partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake. Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

Lehiaketa lau mailatan banatuko da: A maila (2013 eta 2012 urteetan jaiotakoak); B maila (2011 eta 2010 urteetakoak); C maila (2009 eta 2008 urteetan jaiotakoak); D maila (2007 eta 2006 urteetan). Gaia librea izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martin Ugalde ipuin lehiaketaren edizio berria martxan da