Andoain
Miranda pasealekuaz arituko dira gaur Basteron Udalak antolatutako bileranAndoain
Miranda pasealekuaz arituko dira gaur Basteron Udalak antolatutako bileranMiranda pasealekuko erabilpenaren eta aukeren gaineko hausnarketa-prozesuari ekin zion Udalak maiatzean. Galdetegi bat zabaldu zuen eta hainbat bilera antolatu ziren, izan ere, «diagnostikoa egin ostean, gune horretan etorkizuneko ildo estrategikoak ezarri nahi ditugu», zehaztu zuen duela hilabere ba-tzuk Udalak.
Publicidad
Momento honetan prozesuaren emaitzak ezagutzeko unea iritsi da eta horretarako gaur, arratsaldeko 18:30ean, Udalak bilera bat egingo du Bastero Kulturguneko ekitaldi-aretoan. Bertan, «prozesu honetan jasotako iritziak eta proposamenak ezagutaraziko dira», adierazi dute arduradunek.
Udaberrian, Udalak parte-har-tze prozesurako gunearen erabiltzaile potentzialen taldeak identifikatu zituen, eta kontaktuak egin zituen haien artean: adin handieneko bizilagunak, haurrak, nerabeak, gazteak, Etxeberrietako bizilagunak, txakurren jabeak eta 45 urtetik beherako gurasoak dituzten familiak. Esan bezala, galdetegi bat ere jarri zen martxan eta batzar ireki bat ere antolatu zen, iritziak biltzeko.
Miranda pasealekua, azken urteotan, «Andoaingo herritarrentzako gunerik preziatuenetako bat bihurtu da», diote Udaletik. Izan ere, «pasealekua izateaz gain, berdegune zabalez osatuta dago, eta azken urteetan herritarrek erabiltzeko hainbat gune ere egon dira: haur-parkeak, pump-truck gunea, ur-parkea...».
Nolanahi ere, «eremua gehiago aprobetxatzeko asmoz», Andoaingo Udalak pasealekuaren erabilerei eta aukerei buruzko hausnarketa-prozesu bati ekin zion. «Elkarlanaren bidez, Andoaingo espazioen inguruan jolas- eta kirol-erabilerak zehaztu nahi ditugu. Denok osatzen dugu Andoain eta guztioi dagokigu gure espazioak definitzeko aukera. Bide horretan jarraituko dugu datozen hilabeteetan», azaldu dute Udaletik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.