Andoain

'Mugitu Andoain' ekimenak edizio berria ospatuko du larunbatean

El Diario Vasco

ANDOAIN.

Martes, 17 de septiembre 2024, 19:59

Beste urte batez 'Mugitu Andoain' egitasmoak edizio berria izango du aurten; larunbat honetan, irailaren 21ean, izango da. Goizean goiz hasita kirol arloko diziplina eta ekimen ezberdinek hartuko dituzte Andoaingo kaleak: 12 ekimen antolatu dira guztira, adin ezberdinetako pertsonentzat egokituak guztiak ere. Udalarekin batera, 15 elkarte edo taldek hartu dute parte antolakuntzan, horietako gehienak Andoain bertakoak.

Publicidad

«Aurtengo egitarauan nabarmendu nahiko genuke kirol egokituari eman zaion tartea: futbol, eskubaloi eta saskibaloi ikuskizunez disfrutatzeko aukera izango dugu. Hortaz gain, berrikuntza gisa, arrantza tailerra eramango da aurrera Ontza elkartearen eskutik, Zumeatarra kirol taldekoek Atletismora gerturatuko gaituzte, eta, txikienen gozagarrirako, Real Sociedad Fundazioaren eskutik, puzgarriak ere egongo dira», azaldu dute Udaletik.

Gainera, «gogoratuko dugu 'Mugitu Andoain' ekimenaren helburua jarduera fisiko eta kirolaren onurak azpimarratu eta praktika horien sustatzea direla. Jakina da jarduera fisikoak gure bizi kalitatea hobetzen laguntzen duela, bai arlo fisikoan, baita emozionalean ere. Alde horretatik, herriko talde eta elkarteek egiten duten moduan, Udalak kirolaren aldeko sustapena egiten jarraituko du, ikasturte osoan zehar, baita horrelako elkarlanetik jaiotzen diren horrelako egitasmoak sustatuz», adierazi dute arduradunek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad