Astigarraga

Añarbeko bigarren kanalaren obrak bihar hasiko dira

El Diario Vasco

astigarraga.

Sábado, 14 de septiembre 2024, 20:19

Irailaren 16an hasiko dira Añarbeko ur hornidurako bigarren kanala eraikitzeko obrak. Hori dela eta, datozen egunotan itxiko da errepidea Kale Nagusia eta Galtzaur kalea elkartzen diren puntuan. Horrekin batera, Kale Nagusian, Joseba Barandiaran plazatik Galtzaur kalerantz zirkulazioaren noranzko bakarra ezarriko da. Bestalde, Kale Nagusia 66-68-70-72 zenbakia duten etxeetara igotzeko bidea itxita egongo da aldi baterako. Horregatik, Kontxa Etxeberria lorategitik doan bide osagarri bat eraikiko da.

Publicidad

Obrek urtebete inguruko iraupena izango dute, baina hodia zatika lurperatuko da eta, beraz itxita dagoen zatira alde batetik (herrigunetik Kale Nagusitik) edota beste aldetik (Iparralde bidetik) iritsi ahal izango da.

Bestalde, datozen egunetan Aranibar auzoko aparkalekua okupatuko da, eta hilabete batzuetarako ezin izango da ibilgailurik aparkatu, obra-biltegi gisa erabiliko baita. Hala ere, Aranibarko garajeetara doan bidea une oro egongo da irekita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad