Astigarraga
Astigarraga Aldizkariaren aleak banatzen ari dira hainbat lekutanSecciones
Servicios
Destacamos
Astigarraga
Astigarraga Aldizkariaren aleak banatzen ari dira hainbat lekutanAniztasun fun-tzionala duten pertsonen errealitatea da aztergai nagusia Astigarraga 2024 aldizkariaren edizio berrian. Gaiari hainbat ikuspegitatik heldu zaio, eta oso esanguratsuak izan dira familiek kontatzen dituzten bizi-esperientziak. Udalerrian aniztasun funtzionala duten 404 pertsonen egoerak eta datuak izan dituzte abiapuntu.
Jarraian, hizpide izan dituzte hezitzaileek Herri Eskolan egiten dituzten jarduerak, Elkartu Elkartearen helburuak (desgaitasun fisikoa duten pertsonak biltzen ditu), hiru familiak beren semealabekin dituzten bizi-esperientziak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuen ikuspegi profesionala. «Hasieratik genekien ez zela erraza izango gai honetan sakontzea, baina erronkari heldu eta hurbildu behintzat egin gara gai honek dituen alderdietako ba-tzuetara, hainbat laguntzailerekin batera».
Aleak lorzeko hurrengo guneetan: Goxua, Valella eta Ogiberri Okindegietan, Maika kafetegian eta Erribera Kulturgunean. Ohi bezala, aldizkaria jasotzean borondatezko ekarpen ekonomikoa egin daiteke, gastu guztiak ordaintzen laguntzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.