Astigarraga

Astigarraga Aldizkariaren aleak banatzen ari dira hainbat lekutan

Juan F. Manjarrés

Astigarraga

Sábado, 20 de julio 2024, 19:15

Aniztasun fun-tzionala duten pertsonen errealitatea da aztergai nagusia Astigarraga 2024 aldizkariaren edizio berrian. Gaiari hainbat ikuspegitatik heldu zaio, eta oso esanguratsuak izan dira familiek kontatzen dituzten bizi-esperientziak. Udalerrian aniztasun funtzionala duten 404 pertsonen egoerak eta datuak izan dituzte abiapuntu.

Publicidad

Jarraian, hizpide izan dituzte hezitzaileek Herri Eskolan egiten dituzten jarduerak, Elkartu Elkartearen helburuak (desgaitasun fisikoa duten pertsonak biltzen ditu), hiru familiak beren semealabekin dituzten bizi-esperientziak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuen ikuspegi profesionala. «Hasieratik genekien ez zela erraza izango gai honetan sakontzea, baina erronkari heldu eta hurbildu behintzat egin gara gai honek dituen alderdietako ba-tzuetara, hainbat laguntzailerekin batera».

Aleak lorzeko hurrengo guneetan: Goxua, Valella eta Ogiberri Okindegietan, Maika kafetegian eta Erribera Kulturgunean. Ohi bezala, aldizkaria jasotzean borondatezko ekarpen ekonomikoa egin daiteke, gastu guztiak ordaintzen laguntzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad