Borrar

Astigarraga

'Astigarragako euskalgintza josten' hausnarketa kolektiboa burutuko da

El Diario Vasco

astigarragA.

Miércoles, 6 de noviembre 2024, 19:48

'Astigarragako euskalgintza josten' hausnarketa kolektiboa gauzatuko da herrian. Galdera bat mahai gainean jarri da: «Larritzen zaitu Astigarragan euskarak duen egoerak?». Astigarragako euskaltzale talde batek badu kezka hori eta antolatzen hasteko asmoa du. Nola eta zein helbururekin antolatu erabakitzeko, hiru hausnarketa saio antolatu dituzte. Azken helburua euskara talde bat sortzea izango da. Saioak Erribera kulturgunean izango dira, Batzar Aretoan, 18:30etik 20:00etara. Saioak irekiak eta doakoak izango dira, baina eskertuko dute izena ematea, zein talde izango dute aurreikusteko. Ez da derrigorrezkoa saio guztietan parte hartzea, eta banako gisa edo talde baten ordezkari moduan hartu ahal izango da parte. Lehenengo saioa azaroaren 18an izango da eta 'Astigarragaren erradiografia, beharren argazkia non gaude ahul?' izango da gaia. Bigarrena azaroaren 25an eta azkena abenduaren 2an.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Astigarragako euskalgintza josten' hausnarketa kolektiboa burutuko da