Astigarraga
'Astigarragako euskalgintza josten' hausnarketa kolektiboa burutuko daAstigarraga
'Astigarragako euskalgintza josten' hausnarketa kolektiboa burutuko daEl Diario Vasco
astigarragA.
Miércoles, 6 de noviembre 2024, 19:48
'Astigarragako euskalgintza josten' hausnarketa kolektiboa gauzatuko da herrian. Galdera bat mahai gainean jarri da: «Larritzen zaitu Astigarragan euskarak duen egoerak?». Astigarragako euskaltzale talde batek badu kezka hori eta antolatzen hasteko asmoa du. Nola eta zein helbururekin antolatu erabakitzeko, hiru hausnarketa saio antolatu dituzte. Azken helburua euskara talde bat sortzea izango da. Saioak Erribera kulturgunean izango dira, Batzar Aretoan, 18:30etik 20:00etara. Saioak irekiak eta doakoak izango dira, baina eskertuko dute izena ematea, zein talde izango dute aurreikusteko. Ez da derrigorrezkoa saio guztietan parte hartzea, eta banako gisa edo talde baten ordezkari moduan hartu ahal izango da parte. Lehenengo saioa azaroaren 18an izango da eta 'Astigarragaren erradiografia, beharren argazkia non gaude ahul?' izango da gaia. Bigarrena azaroaren 25an eta azkena abenduaren 2an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.