![Astigarragako sagardogileak izango dira gaur protagonista Ergobia auzoko plazan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/25/97434673--1200x840.jpg)
Astigarraga
Astigarragako sagardogileak izango dira gaur protagonista Ergobia auzoko plazanSecciones
Servicios
Destacamos
Astigarraga
Astigarragako sagardogileak izango dira gaur protagonista Ergobia auzoko plazanDagoeneko jai giroa dute Ergobian eta bihar arte gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen diren pertsonek. Gaur adibidez, Sagardo Eguna da. Goizean, 10:30etan, meza nagusia ospatuko da Astigarragako Andre Maria parroki elizan, auzoko hildakoen oroimenez. Ondoren, 11:30etatuk aurrera, LXI. Sagardo Lehiaketa. Astigarragako sagardogile guztiak izango dira gonbidatuak. Dastaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da plazan eta antolatzaileek adierazi dutenez, «nahi adina sagardo eta pintxo izango da hurbiltzen diren guztientzat».
Arratsaldean berriz, 17:30etatik aurrera, harrijasotzaileen txanda izango da. Emakumezkoen III. Txapelketa antolatu da, 55 kiloko 'Etxepazter' harriarekin; eta Gizonezkoen kasuan, X. Txapelketa Ergobiko 104 kiloko 'Harri Beltza'rekin. Partehartzaileak honako hauek izango dira: Karmele Gisasola 'Zelai III', Ainitze Zumeta, Lierni Osa eta Maddi Gesalaga emakumezkoetan; eta Mikel Lopetegi 'Urra', Paulo Azpiazu, Xabat Olaizola eta Iraitz Arruti, gizonezkoetan. Gauean, 21:00etatik aurrera, afaria, karpan. Afalostean, Izer eta Alabierrekin erromeria. 23:00etan, zezensuzkoa.
Biharko Baserritaren Egunarekin agurtuko dituzte Ergobiko jaiak. Goizean, 11:00etan, LVIII. Ergobiko Idi Demak ez du hutsik egingo. Bertan izango dira Matxain, Pagadizabal eta Igeldo. Eguerdian berriz, bazkari ofiziala.
Programazioaren azken ekitaldiak arratsaldean izango dira.
17:30etan, zaldi proba, Imanol Paollaren eta Santa Klararen zaldiekin. Ondoren, 19:30etan, Ergobiko haur eta helduen danborrada. Azken gauean, 23:00etan, zezensuzkoa, ondoren, su artifizialak eta 23:30etan, Ergobision.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.